Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Pazko Astelehena Guadalupen

Ohitura jarraituz, hondarribiar zein bisitari askok biziki disfrutatu dute guadalupeko pazko erromeria

Xabier Sagarzazuren erreportajea eta argazkiak - 2016(e)ko martxoaren 29a, asteartea - 06:10etan eguneratua

Jendea, olagarroaren prestaketari begira, atzo Guadalupen.

Jendea, olagarroaren prestaketari begira, atzo Guadalupen.

Galería Noticia

Jendea, olagarroaren prestaketari begira, atzo Guadalupen.Pazko Asteleheneko jaiari amaiera eman zion sokamuturraren une bat, atzo arratsaldean Guadalupen.

Lainotsu eta haizetsu altxa zen atzoko eguna Hondarribian. Pazko Astelehena zen eta urtero bezala, erromeria eguna Guadalupeko santutegiko inguruetan.

Goizeko lehen orduan zabaldu zen artisau produktuen azoka. Salgai eta ikusgai, denetarik: eskulanak, gazta, gozoak, txerrikiak, kosmetika naturala, apaingarriak... Talogileak ez ziren falta izan eta lehenengo aldiz, olagarroa jateko aukera ere izan zen, ohiko taloez gain.

“Aurreikuspena 40 postu inguru izatea zen, baina eguraldia dela eta, hamarren batek edo azken orduan ez etortzea erabaki dute. Baina aukera zabala da”, esaten zuen Hondarribiko Landa Garapeneko zinegotzia den Juan Luis Silanesek.

eguerditik aurreraEgun osoko jaia izaten da Pazko astelehenekoa Guadalupen, baina eguerditik aurrera animatu ohi da gehien jai giroa. Ehunka hondarribiar eta bisitari ari ziren ordu horretan azoka bera bisitatzen, Guadalupeko kantinan hamaiketakoa hartzen edo familia zein lagunekin solasean, toka txapelketa ikusten edo urteroko hitzorduari hutsik egin ez zioten Sebastian Lizaso eta Andoni Egañaren bertsoez gozatzen.

“Egun pasa etorri naiz alabarekin eta bilobekin. Azoka ikusi, gazta eta beste zer edo zer erosi eta hemen bazkalduko dugu, arratsaldean umeentzako jolasak, herri kirolak eta sokamuturra ikusteko”, esaten zuen Txaro Arruabarrena hernaniarrak.

Kanpotik etorritakoen artean José Domínguez, 66 urteko irundarra zegoen ere. “Egun polita izaten da hau Guadalupera etortzeko. Azokari begirada bat bota, pintxoren bat hartu eta etxera joango gara gero”, esaten zuen honek. Bazkal aurrean, jende mordoa zegoen azokako postuetan.

eguraldiaren arabera“Urtero etortzen gara egun honetan Guadalupera. Eguraldiak laguntzen badu, azoka polita da eta ondo saltzen da, baina euria dagoenean, desastrea. Duela bi urte, adibidez, goizean etorri eta zegoen euriarekin postua ireki eta ordu pare batera, dena jaso eta etxera bueltatu ginen. Oraingoan, euririk ez dugu eta eguna ondo joan da”, esaten zuen Mallabiatik etorritako Xabat Osak, Mañeko gozo artisauen postuko arduradunak.

Arizkungo Bozate gaztandegiko Jose Mari Iriarterentzat, lehenengo azoka zen atzokoa Guadalupen. “Poliki hasi dugu eguna baina animatzen joan da”, esaten zuen saltzaile nafarrak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902