Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Iritzia

Hezkuntzako emaitzekin arnasestuka

Erramun Osa - Lunes, 28 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:10h

Aurreko astean aurkeztu zituen Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Lehen Hezkuntzako laugarren mailako eta DBHko bigarreneko ikasleei eginiko ebaluazio diagnostikoaren ondorioak. Datuen arabera, 2015. urtean, euskaran, ingelesean, gaztelanian eta matematikan lorturiko emaitzak aurreko ebaluazio diagnostikoan lorturikoak baino eskasagoak dira. Horiek horrela, batzuek kezka agertu dute, horien artean PSE alderdiak, nahiz eta ebaluatu den aldian alderdi horrek Eusko Jaurlaritza gobernatzen jardun zuen eta, beraz, erantzukizunaren zati bat leporatu dakiokeen. Edozelan ere, kontua ez da errua elkarri botatzen aritzea, ez eta laster datozen hauteskundeei begira datuak bihurritzea ere, emai-tzen arrazoietan sakontzea eta, bereziki, aterabideetan asmatzea baizik.

Ikasleek lortzen dituzten emaitzetan ez da haien ahalegina kontuan hartu behar bakar-bakarrik. Izan ere, bibliografia teknikoan eta zientifikoan aski ikertuta eta jasota dago ikasleen testuinguruak, hala nola, familiaren maila sozioekonomikoak eta kulturalak emaitzetan -oro har- izaten duen eragina. Neurri zuzentzaileak har daitezke... eta hartu behar dira, besteak beste, ikasleek eskolarako jauzia egitean aukera berdintasuna izan dezaten -horixe da gurea bezalako gizarte aurreratuek barruraturiko ezaugarrietako

bat-, baina horrekin ez dago erabateko arrakasta ziurtatzerik. Horrexetarako, familien inplikazioa ezinbestekoa da.

Ikasleek euskararekiko lorturiko emaitzak aztertzean ikasleek bizi dituzten baldintzak aztertu behar ditugu baita ere. Izan ere, euskararen hizkuntza-erkidegoak urte gutxitan aurrera egin eta pentsaezinak ziren garapen -eta ezagutza- mailetara iritsi bada ere, batez ere hiri eta herri handietan gertatu da fenomeno hori. Euskarak presentzia urria eta baldintza zailak bizi dituen eremuetan, hain zuzen. Horrek euskararen erabilera galgatzen du. Gainera, azken urteetan gure artera etorririko herritar berriek herri eta hiri handiak dituzte bizitoki nagusitzat, lehendik zetorren desoreka -hezkuntzaren eraginez maila batean nolabait leuntzen ari ginena- berriro indartuz. Azken fenomeno honek eskola barruko eta kanpoko hizkuntzen joko-zelaian eragina izan du.

Lehen esandakora goaz... eskolak asko egin dezake, bereziki irakasleen hasierako eta etengabeko prestakuntzan eta ebaluazioan, material sorkuntzan, eskola barruko zein kanpoko jardunean... hezkuntzan gehiago inbertitzea bihar-etzirako egin dezakegun onena da, baliabideak ditugun neurrian... baina ez gaitezen engainatu: eskolak, denik onenak, ezin ditu XXI. mendeko gizarteek dituzten gabezia guzti-guztiak konpondu. Horrek etsi egin behar dugula esan nahi du? Ez dut uste.

Hizkuntza-politikaren habeak behar ditugu eraberritu, orain arte lehentasunezkotzat harturiko jardun-eremuak berraztertuz eta bestelakoei lehentasuna emanez... azken batean, hizkuntza biziberritzeko ahaleginari bultzada berri eta berritzaile bat ematea da kontua. Batetik, aurreiri-tziak baztertuz, euskara biziberritzeko orduan etenak non dauden beren-beregi ikertuz -eragile desberdinen artean Soziolinguistika Institutu edo gisako baten bidez-;bestetik, korapiloak askatzeko eta hizkuntza-politikari eman beharreko norabide berriaren inguruabarrean indarrak batzeko asmoz, adostasun sozial eta politiko berri bat hezurmamituz.

Hizkuntza-politikaren habeak behar ditugu eraberritu, orain arte lehentasunezkotzat harturiko jardun-eremuak berraztertuz... azken batean, hizkuntza biziberritzeko ahaleginari bultzada berri eta berritzaile bat ematea da kontua


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902