Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Zumaiarrentzat lan egiten jarraituko dugu”

Udal gobernuaren jarrera salatu arren, lan egiteko gogotsu daudela adierazi dute EH Bilduko kideek

A.R - Domingo, 27 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 09:27h

Zumaia - Ia urtebete igaro da hauteskunde kanpainatik, eta hauteskundeetan EAJk irabazi ondoren, Zumaiako EH Bilduk agintaldi berri honetako nolabaiteko balorazioa egin zuen joan den astean egindako prentsaurreko batean. "EAJk 75 boto gehiago soilik lortu zituen, eta herritarren erabakia onartu eta herriarentzat lan egiteko gogotsu gaude. Gure jarrera beti izan da eraikitzailea, proposamenak egitea eta elkarlanerako eskua zabaltzea. Argi genuen aurkeztutako herri programa garatzeko mandatua ere jaso genuela babesa eman ziguten herritar mordoaren partetik", azaldu zuen Arritxu Iribarrek.
Hala, EAJ eta EH Bilduren herri programak konparatu eta 40 neurritan bat egiten zutela ikusi zuten. "Elkarrekin lana egiteko proposamena egin genion udal gobernuari irailean, eta sei hilabete pasatu direnean, ez dugu inolako erantzunik jaso, ez publikoki, ez pribatuan", zehaztu zuten. Gainera, hilabete hauetan Udalak izandako jarrera ere salatu zuten hainbat arrazoiengatik;besteak beste, batzorde gutxi egiten direlako, Udalbatzetan ez delako eztabaidarik egoten eta aurreko legealdian lortutako adostasunak ez direlako errespetatzen. Dena den, duela sei hilabete aurkeztutako eskaintzak erantzunik jaso ez duen arren, herritarrentzat lana egiten jarraituko dutela adierazi zuten, "taldea gogoz eta indarrez baitago". - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902