Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Nekazal mundua berpizteko ahaleginak

Oiartzunek lurbizi egitasmoa erein du lehenengo sektorea herrian profesionalki berreskuratzeko

Aitziber Muga. Javi Colmenero - Domingo, 27 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:11h

Bikote bat bere baratzea lantzen.

Galería Noticia

Bikote bat bere baratzea lantzen.

Oiartzungo Udalak Lurbizi izeneko egitasmoa martxan jarri du, lehenengo sektorea profesionalki sustatzeko xedearekin.

Egiaztatu dutenez, Oiartzunen lehenengo sektorearen egoera txarra da. Horren adierazgarri da jarduera profesionalaren %0,92 baino ez dela sektore horrena eta berriki Gaindegia enpresak herrian egin duen etxebizitza hutsen azterketak erakutsi duela etxe huts gehien landa-eremuko baserriak direla. Konkretuki 94 etxe huts daude landa eremuan, herriko etxe huts guztien %26.

Sektorearen gainbeherak kezkatuta, hau biziberritzeko egitasmo bat martxan jartzea izan da Udalaren helburua legegintzaldi hasieratik. Izan ere, aurten 40.000 euro bideratuko ditu Udalak Lurbizi egitasmoa abiatzeko.

Lurbizi egitasmo zabala izango da, Udaletik lehenengo sektorera bideratzen diren proiektu guztien aterpea bihurtuko delarik. Lehenengo sektorean profesionalki aritzeko erraztasunak ematea da helburua: “Badaude lehenengo sektorerako proiektuak dituzten herritarrak, baina lurrik ez dutenak;eta badaude lurrak dituzten herritarrak, baina hauek lantzeko proiekturik ez”, azaldu du Jexux Leonet alkateak.

Martxan jarriko den lehenengo proiektu zehatza baratza profesionalena izango da, Udala eta Behemendiren, Donostialdea-Bidasoako Landa Garapenerako Elkartearen, artean elkarlanean. Kudeaketa Behemendiren esku geratuko da eta Udalak finantzatuko du.

Nekazaritzarako egokia den 25.000 metro karratuko lur-eremua alokairuan eskainiko zaie ekoizleei. Zehaztu dutenez, gutxienez 5.000 metro karratuko eremutan zatikatuko dira. Momentu honetan, Behemendi nekazal produkzioa martxan jar-tzeko azpiegituren azterketa egiten ari da eta Udaletik adierazi dutenez, oraingoz ezin dute aurreratu bara-tza berri hauek non kokatuko diren.

Alokairua lehiaketa publiko bidez esleituko zaie nekazariei. Oiartzunen erroldatutako nekazariek eta langabezian daudenek lehentasuna izango dute. Bestelako ezaugarri ba-tzuk ere baloratuko dira: arloko ikasketak eta esperientzia, adibidez.

Herrian saldu

Ekoizpena kontsumo-taldeen, salmenta zuzenaz eta herriko merkatarien bidez saldu ahal izango dute ekoizleek.

Lurbizi egitasmoarekin, lehenengo sektorea profesionalki sustatzeaz gain, elikadura burujabetza berreskuratzeko bidean urratsa ematea ere bada Udalaren helburua.

“Azken urteetan sektore ekonomikoen desorekarengatik kanpoko ekoizle eta produktuen dependen-tzia sortu da. Elikadura arloan burujabe izateko, oinarrizkoa da tokian tokikoa kontsumitzea”, adierazi du Udalak. “Orain arte, izan ditugu esperientzia batzuk gure herrian bertan: Agroaldea (Udal lurrak nekazaritzarako;produkzio espezifikoak egiten dira) edota Arraztalo gisako iniziatibak (kontsumo taldea)”, gogoratu dute.

Azaldu dutenez, herrian elikadura burujabetzaren inguruko lanketa egitea ezinbestekoa da merkatari txikiekin edota herri mugimenduarekin. Bide horretan, ikastetxeekin lanketa martxan dago, ikasturte honetan gai hau lantzen ari baitira Eskola Agenda 21n baitan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902