Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Gezur hezurretik

Aste oso santua

Aitzol Elizaran - Domingo, 27 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:11h

Aitzol Elizaran

Galería Noticia

Aitzol Elizaran

Aste Santuak ez dizkio gure kon-tzientziari gabonak bezainbesteko minik eragiten. Inguruan izango duzue baten bat gabonen izate kontsumista eta jatorri erlijiotsu horri muzin egiten dionik, familia bazkariei alde egin eta oporretara joaten denik, edo Olentzero eta Maridomingi edo hiru erregeen aurrean muturra okertzen duenik ere. Baina kexa hauek nabarmen egiten dute behera Aste Santuaren bueltan, hau ez baita nonbait ez erlijioso ez eta kontsumista ere. Garai honetan ez dugu tripako minik jasaten Erromara bidai bat hartuz, edo Salou edo Landetara 5 egun sakratuak pasatzeko lotarako lekua har-tzean. Aipatutako azken bi leku hauetan batez ere euskaldunon exodoa ematen da, piloto automatikoa jarrita bagenu bezala, batzuk mediterraneoko epeltasun bila eta besteak pinu arteko lasaitasun bila. Moises-ek gidatu zuen taldea Dune du Pilaten erraz irudika genezake.

Argudio antikapitalista eta horrelakoak ez omen dute balio data hauetan, oporrak izate hori gure gizartearen opioa izango balitz bezala, kontzientziaren labezomorroa tripaz gora uzten dute, ezin mugitu, kontsumismoa bai eta oporrak ere bai. Badirudi edozein sinismen, ideia politiko edo pentsaera arrazionalena alde batera uzteko gai garela, lasaitasun egun batzuen truke. Beste idatzi batean ere aipatu nuen zeinen garrantzitsua zaigun gure artean ahalik eta helmuga gehien jotzea oporraldi bakoitzean, bada Aste Santuak horretarako parada ezinhobea eskaintzen digute.

Gure sinesmenak alde batera utzi bakarrik ez, eta gainera gure oporraldian edozein arazo plantea dezakeen edonor suntsitzeko instintoa sortzen zaigu. Hegazkinak dorretik kontrolatzen dituztenak greban jartzen badira, beren soldata altuak aitzakia jarrita aldarrikapenei kasu egin ez eta bertan harrikatuko genituzke, gure oporrekin ez baitelako jolasten, esfortzu handia egin baitugu hau lortzeko, familia bisitatzera gindoazen, urtebeteko lan gogorra bidai honetan gastatzeko... Beti gaizki datorkigu. Biriatuko mugan , hobe esanda Schengeneko akordioa geroztik mugarik ez dagoen horretan, irakurri azken hau ironia ozenez, urtero-urtero sortzen diren auto-ilaretan dauden beste autoetako gidariak ere begi txarrez begira-tzen ditugu banan bana, bidaian ateratzeko beste ordurik ez balute bezala. Hain merezita dugun deskantsu honetan denak bikain behar du atera, ez izorratu inolaz.

Sozialki onartua dugu oporraldi hau hartzea, baina aldiz azken hilabete inguruan ostiraletan haragirik jaten ez duenik topatuz gero arraro begiratuko genioke, lehenaldian ainguratuta egongo balitz bezala. Gaur egungo bizitza modernora ez baita egokitzen horrelako ohiturarik. Nahi dudanean haragia jatea bai, edo inoiz ez jatea ere bai,baina tarteka, eta horrelako arrazoiak medio, ez da ohiko. Kristoren berpiztea ederki ospatzen dugu ordea, deskantsuaren izenean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902