Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

Federicaren malkoak

Bingen. Zupiria - Domingo, 27 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:11h

Federica Mogherini ezkerreko politikari italiarra da. 2014az geroztik diplomazia europarraren buru dela diote, baina Federica ez da ez buru eta ez hanka. Gorputzik eta arimarik ez duen izaki gobernaezin baten ordezkari formala da, Europa osa-tzen duten 28 estatu-buruek -hauek bai hanka, gorputz eta buru- ez baitiote inongo ordezkaritzarik onartzen. Mogherini Jordanian harrapatu zuen Bruselako atentatuen berriak, han babestuta dauden milaka errefuxiatu siriarrei buruz hitz egitera joana. Belgikako hilketaz galdetu ziotenean negarrak irten zion. Atentatuen kontra hitzontzi askori entzun dizkiedan berba hutsalei baino balio handiagoa ematen diet Federikaren malkoei. benetakoak dirudite eta gizatiarrak dira. Sentimendu bat adierazten dute eta sufritzen ari direnen oinazea gogoratzen dute. Baina Federicaren negarrak, ezintasuna ere adierazten du, inpotentzia. Europa gaur ez da kapaz mahai gainean dauzkan arazo ugari eta handiei erantzunak emateko. 28 erantzun ezberdin sortzen dira arazo bakoitzaren aurrean. Ahaztu egin zaigu zertarako sortu zen Europa eta europarrok, agintari eta herritarrok, kezkatuago gaude gure segurtasun eta ongizatearekin beste ezerekin baino. Eta arazo berriak ditugu. Paris eta Belgikako atentatuen egileak europarrak dira, Europan sor-tzen ari diren eskuin-muturreko mugimendu xenofoboak bezala. Eta hauei aurre egiteko modu bakarra dago: batasun gehiago eta elkartasun handiagoa. Baina alferrik da. Europa hilzorian dago.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902