Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Altxor eta zabor

Xabier. Euzkitze - Domingo, 27 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:11h

Gaztetan azkarrean, orain adina bizkarrean, hankak oso makalduta dauzka amona Karmenek. Txikitatik asko ibili izan da bizikletan, eta horrela ibiltzen da orain ere. Pedalei mantso-mantso eragiten dielarik, ez zaio herrenik sumatzen. Seme-alabek hamaikatxo errieta-saio egin diote, ez alferrik! “Zuek esan behar ote didazue niri oinez ala bizikletan ibili behar dudan? Demonio...”

Bera baino zaharragoa zirudien bizikleta batekin ezagutu izan dut beti amona Karmen. Griki-graka hots handi samarrak atera arren, bere zerbitzua zintzo bete du gurpil biko astotxoak. Herenegun arte. Izan ere, zaborra ateratzera joan zenean, bere adintsuko beste emazteki batekin egin zuen topo eta, ohi bezala, kontu kontari hasi ziren. Mihian herrenik ez amona Karmenek, eta lagunak ere apenas.

- Bai, neska, badun jendea bazterretan!

- Jendea? Gaur eguerdian malekoian kabitu ezinik, emakumea!

- Ikusi dinat, bai. Krisian gaudela baina, hiruzpalau eguneko tarteren bat noiz harrapatuko egoten ditun denak etxetik alde egiteko.

Aurrin-azpiko atsoaren pare ordu laurden inguru egin dute marmarrean eta, bizikleta xaharra hartzera jiratu denean, gurpil bikoa falta amona Karmenek.

- Ez dun posible izango! Geu bertan gaudela eraman al dinate bizikleta, Karmen? Zein izan ote da lapur zikina?

- Lapurra ez zunan izango, emakumea. Hain xaharra eta edukiontzien ondoan ikusita, ez dun harritzekoa norbaitek zaborretara atera duela uste izatea...

Galtzak bete lan Karmen gaixoak. Beste amona bati bizikleta eskatu eta hor dabil, jo hara eta jo hona, bere xaharraren bila. Autobusean Getaria eta Orioraino ere joan da, badaezpada, baina aztarrenik ez inon. Berriak dirua balio eta, gainera, noizko konfiantza hartu? Gertatuaren berri jakinik, erabiltzen ez duen bizikleta bat opari eskaini dio ezagun batek, baina Karmenek ezin etsi lehengoa topatu gabe. Batentzat zabor dena altxor izan daiteke bestearentzat. Berriak balio duena emango luke berriz xaharraren griki-graka hotsa entzuteagatik...


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902