Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Literaturia ospatuko da maiatzaren 19tik 22ra Zarautzen

Hirugarren urtez egingo da ekimena eta emanaldiak, liburu-azoka eta liburuen aurkezpenak izango dira

Viernes, 25 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:11h

Zarautz- Azken bi urteotako emaitza positiboak ikusita, aurten hirugarrenez egingo da Zarautzen Literaturia, euskal letren azoka, eta ekimenaren antolatzaileek aurreratu dutenez, datorren maiatzaren 19tik 22ra ospatuko da literaturzaleen plaza. Aurten larrua izango da gai nagusia eta horren inguruan arituko dira hainbat idazle eta musikari lau egunez,Plazer hutsa lelopean.

Emanaldiak, liburu-azoka eta liburuen aurkezpenak izango dira maiatzeko asteburu horretan zehar eta ekitaldiz betea dator ekimena. “Gure asmorik garran-tzitsuena iazko arrakastari eustea da eta Zarautz udaberriko euskarazko liburuen erakuslehio bihur-tzea”, adierazi dute Ana Galarraga eta Bertol Arrieta antolatzaileek. Hala, udaberrian argitaratzekoak diren liburuen aurkezpenak egingo dira Garoa liburudendan, eta horretaz gain, liburu-azoka izango da Musika plazan.

cano, ordorika...Eta oraindik literaturaren ekimen berezi hau iristeko hilabete baino gehiago falta den arren, antolatzaileek dagoeneko eman dituzte jakitera aurtengoan parte hartuko duten izen garrantzitsuetako batzuk: Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe, Harkaitz Cano eta Ruper Ordorika, besteak beste. Izen batzuk jakinarazteaz gain, zehaztasun gehiago ere eman dituzte. Hala, irekiera hitzaldia Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak egingo du, eta Eider Rodriguez eta Kirmen Uribe parez pare arituko dira euren jardunari buruz solasean, Goizalde Landabaso kazetari eta idazleak gidatuta. Bestalde, Harkaitz Canok Anne Sexton-en poematan oinarritutako Ene maite kuttunak ekitaldia aurkeztuko du, Iban Urizar (Amorante) musikaria eta Ainara Gurrutxaga aktorearekin batera. Itu Bandakoak ere Zarauzko plaza honetan izango dira, eta Ruper Ordorikak, bere aldtik, kontzertu benetan berezia eta intimoa eskainiko du.

Ekitaldi erakargarri eta interesgarri ugari egongo dira, beraz, maiatzeko asteburu horretan, baina ez da aipatutako horietan amaituko;izan ere, Xabier Paya getxoztarra Nork hil du Andoni Egaña? liburuan oinarritutako ikuskizunaren estreinaldiarekin etorriko da Zarautzera, eta Modelo Aretoan izango dira, era berean, Axiari eta Irazoki, Oier Guillan idazlea eta Metrokoadroka Sormen Laborategia. Gainera, aurten ere poesia azpititulatzeko tailerrak segida izango du.

Promozio bideoa, bideanInformazio zehatzagoa izan nahi duen orok webgunean eskuratu ahal izango du informazioa, baina oraindik ataria eraberritzen ari dira. Dena den, laster emango dute aurtengo Literaturiaren berri zehatz eta mehatz literaturia.eus webgunean.

Bestalde, ekimenaren antolatzaileek azaldu dutenez, Literaturia 2016 sustatzeko bideoa prestatzen dabiltza eta laster izango da ikusgai;hain zuzen, apirilean. Liburuaren egunaren aurretik egingo dute prentsaurrekoa aurtengo ekimenaren nondik norako guztiak emateko, eta bide batez, promozio bideoa aurkezteko. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902