Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gobernu Planaren lehenengo fasea abiarazi da

Usurbilgo Gobernu taldeak aurkeztutako ehun egitasmoetatik 23 proiektu lehenetsi ditu lehenbailehen gauzatzeko

Viernes, 25 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:11h

Oria ibaia.

Oria ibaia. (Argazkia: A.M.)

Galería Noticia

Oria ibaia.

Usurbil- Otsailaren 25ean 2016-2020 urte bitartean garatuko duen Gobernu Plana aurkeztu zuen Usurbilgo Gobernuak. Gobernu Plan honek 118 egitasmo biltzen zituen.

Usurbilgo Udalak, zentzu horretan, lehen fasea abiatuko du. Lehen fase honetan 23 egitasmo jarriko ditu indarrean eta, Gobernu Planaren asmoetan zegoen bezala, zenbait auzo, adin edo jende talde aintzat hartuz.

Horrenbestez, honakoak izango dira lehen 23 egitasmoak: mugikortasun eta espazio libreen plana ida-tzi eta abian jarri;Errioa bizi! Oria ibaiaren paisaiarako ekintza-plana garatu;argikuntza sarea progresiboki berritu, kontsumo baxuagoko led argiak jarriz;ur zikinen sarea Loiolako araztegiarekin lotu eta Aginagatik Usurbilerako zatia bideratu;komun publikoa jarri Askatasuna plazan, herri garbiketarako makineri a ordezkatu zarata eta kutsadura txikiagoa sortzen dutenengatik;herri eragileekin batera Erraustegiari stop!aldarria babestu eta lanari jarraipena eman;energia berriztagarrien aldeko eta energia kontsumoa murrizteko zerga hobariak aplikatu;pobrezia energetikoaren aurkako neurriak hartu, aholkularitza zerbitzua eta lagunza sistema antolatuz;Udalaren Oinarrizko Lanbide Heziketa Eskolan ile-apainketa eta estetika zein sukaldaritza eta zerbitzari ikasketak eskaini;enpresen berrikuntza teknologikorako Barnelkar eta Kit programak abiarazi;Urberritzen proiektuarekin eskualdeko berrikuntza sozialean eragin;Usurbil herri-txartela martxan jarri herriko merkataritza eta ostalaritzaren promoziorako;Usurbil txanpona indarrean jarri;boulderra martxan jarri;kiroldegiko beheko gimnasioko lurra aldatu;Noauaren lana balioan jarri eta bere ekarpena handitzeko hitzarmena sinatu;herriko eragile kulturalak ahaldundu zuzeneko laguntzekin eta azpiegitura egokiekin;usurbildar berriei harrera instituzionala egin urtean bi aldiz;eguneko zentroko eskaintza handitu;Udalaren webgunea biziberritu;indarkeria matxista eta sexistaren aurkako protokoloa sinatu eta emakumeentzat ahalduntze ikastaroak eskaini.

Hauetako proiektu batzuk, eskalatzeko boulderra, indarkeria matxistaren aurkako protokoloa, Usurbil txanpona edota Udalaren webgunearen berrikuntza, dagoeneko burutu dira. Gainera, Usurbilgo Udalak eguneko zentroan obrak bukatu ditu sei plaza berri egoki-tzeko eta Foru Aldundiaren baimena besterik ez zaio falta.

Udalak gogoratu duenez, Gobernu Planaren jarraipenerako sorturiko batzordeak, egitasmo hauen betekizun maila neurtuko du, hurrengo faserako helburuak ere zehaztuz, iragarri zen bezala. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902