Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Boteprontoan

Herri txiki

Karmele Jaio - Viernes, 25 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 07:41h

"Herri txikian, borroka handiak", dio esaerak. Telebistako programa batek ere Herri txiki, infernu handi du izena. Askotan hitz egiten da edozein gatazkak herri txiki batean hartzen duen tamaina erraldoiaz, eragiten dituen ezin ikusiez eta abar... Baina herri txikiek badute oso positiboa den zerbait, herri handi batek zail duena lortzen.
Mundu osoaren perspektiba hartuta, gurea herri txiki bat da. Txikia izateak, beste gauza batzuen artean, abantaila bat ematen digu, elkarlanerako aukera. Kultura mundua adibide moduan jarrita, sortzaileak bata bestearengandik oso gertu daude, elkar ezagutzen dute. Bilboko Loraldia festibaleko promozio bideoan ikusi daitekeenez (Loraldia 2016 deika) telefono dei batera daude. Honela, ohikoa da idazle batek musikariari dei-tzea errezitaldi bat antolatzeko;edo musikariak hitz batzuk eskatzea idazleari bere kanta baterako;edo aktoreak gidoia eskatzea idazleari;dan-tzariak bideo sortzailearekin espektakulo berri bat sortzea;bertsolariak komikilariarekin proiektu bat egitea;pintoreak poetarekin kolaboratzea, eta abar... Elkarlan honek lan berri eta askotan berritzaileak sortarazteaz gain, badu balio erantsi bat: sortzaile bakoitzak zerbait berri ikasten du kolaborazio bakoitzean, sorkuntza lana beste ikuspuntu batetik ikusteko aukera izaten du eta honek aurrerantzean bere sorkuntza lana aberastuko du, dudarik gabe. Alde biak aberastuko dira, eta ondorioz, herri oso baten kultur jarduna.
Herri txikietan errazagoa izaten da jendearen arteko sareak sortzea, eta herri txiki garenez, ondo aprobetxatu beharko genuke gure indar metaketa. Ez naiz kultura munduaz ari soilik, gure gizarteko alor guztiez ari naiz. Gure indarra elkarlanean dago, bakarrik ez goaz inora, edo ez oso urrunera. Elkarlana da herri txiki honek duen potentzialtasun handienetakoa. Batzuetan erabiltzen dugu, baina gehiagotan erabili beharko genuke. Agian honela esaera aldatu ahalko genuke: "Herri txiki, sare handi".


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902