Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

20.000 metro gehiago jolasteko

Arrobitxuloko parke berria zabaldu dute Herrera eta Intxaurrondo artean eta haurrentzako estalitako gunea, bizikleta saltoak egiteko zirkuitua eta adinekoentzat ariketak egiteko makinak dauzka

A. Zabaletaren erreportajea. G. Estradaren argazkiak - Jueves, 24 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:11h

Herritarrak, parkeko bide berritik.

Galería Noticia

Herritarrak, parkeko bide berritik.

Umeek jolasteko zabuak edo kolunpioak eta txirristak, adinekoek ariketa fisikoak egiteko makinak, bizikletek saltoak egiteko zirkuitua, armiarma sare erraldoia eta eskalatzeko hiru metroko pareta. Hori guztia garai batean baratze txikiak eta sastrakak baino ez zituen ia 20.000 metro karratuko espazioan. Arrobitxulo parke berriak paseatzeko eta eseritzeko guneak ere baditu.

Herrera eta Intxaurrondo artean kokatuta, Txaparreneko bidegorriaren albo batean dago Arrobitxulo, Garroko tunelaren ondoan. Ia sei hilabeteko lanen ondoren atzo kendu zituzten inguruan zituen hesiak eta gogotsu sartu ziren lehen bisitariak. 300.000 euro bideratu ditu Udalak berritze lanetarako eta inguruko auzoetako bizilagunentzat birika berria izatea espero du.

Haurrentzako jolasak dauden lekua, gainera, estalita dago: 270 metro karratuko karpa handi bat dauka gainean, txikiak neguan euriarengandik eta udan eguzkiarengandik babesteko. Bizikletek saltoak egiteko pump track zirkuitua ere aitzindaria da, horrelakorik ez baitago Gipuzkoan, eta istripuak saihesteko babes elementuak dauzka inguruan.

Picnic moduko eremua ere badago parke berrian, egurrezko bederatzi mahai jarri baitituzte han eta hemen, baita eserlekuak eta iturri bat ere. Lehendik zeuden zuhai-tzak mantendu, bi palmondo handi landatu eta tamaina handiko harkaitz batzuk bere horretan utzi dituzte, parkearen paisaia berriaren parte gisa. Landaketa ere egin dute eta gainerakoan, oraindik atera ez bada ere, parkearen azalera gehiena belarrak estaliko du. Udaleko Hirigintza zinegotzi Enrique Ramosek azaldu duenez, ez dute belarra hazi arte itxaron nahi izan eta parkea atzo zabaltzea erabaki zuten herritarrek Aste Santuko egunetan jada disfrutatu dezaten.

Aspaldiko eskaera

Parkea 259 metroko bide batek zeharkatzen du, Herrerako zubia eta Garroko tunela elkartzen dituena. Oinezko gehienek hemendik aurrera bide hori erabiliko dute eta ondoko bidegorrian horrela txirrindulariak lasaiago ibiliko dira, orain arte sarri familia asko eta bizikleta asko elkartzen baitziren une batzuetan.

Arrobitxuloko gunea parke bihurtzea inguruko bizilagunen aspaldiko aldarrikapena zen eta hesiak kenduta, asko izan ziren atzo arratsaldean bertan aisialdirako gune berria estreinatzera gerturatu zirenak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902