Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Kamerarik gabe

Logika aldatu

Maddalen Iriarte - Jueves, 24 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:10h

Hunkituta baino gehiago, astinduta, neurri batean lehertuta gaude denok ere Bruselako eraso hilgarrien ostean. Ez da erraza baldintza hauetan, kolpetik hogeita hamalau hildako, berrehun zauritutik gora utzi dituen eraso bortitzaren ostean burua hotz mantentzea, arrazoiari tartea egitea, emoziotatik ez hitz egitea. Zentzuari jarraitzea ez da erraza zentzugabekeriaren aurrean. Arrazoitzearen ariketak tupust egiten du. Munduak talka egiten du norberaren kontra. Eta mundua diot Brusela izan delako orain, baina iaz Paris izan zelako eta Europako ikuspegitik sarri ahazten ditugun Txad, edo Mali, edo Tunez aipatu genitzakeelako, Europatik egindako begirada apur bat justuagoa izango bada eta errealitate osoari begiratuko badio. Eta errealitate horretatik ezin ditugu utzi gudak, guda horiek finantzatzen dituztenak, gerratik ihesi doazenak, gaur bezalako sarraskiak eguneroko dituzten herrialdeetatik ihesi, Europatik kanpora uzten ari garenak, bide batez esanda gehienak ere ISISaren gustukoak ez direnak, horregatik doaz ihesi besteak beste.

Egin daiteke ariketa bat, Estatu Islamiarraren komunikatua irakurrita, Brusela Amerikako Estatu Batuek burutzen duten koalizioaren kide den heinean izan dela helburu. Pentsa liteke Molenbecken Abdeslam atxilotzearen ondorioa dela, baina ongi prestatutakoa da Bruselakoa, ez bat batekoa.

Belgikako fiskalak berak, atxiloketaren ostean argi esan zuen atxiloketak ez zuela kateatuta gauden amaraunaren hariari nondik tira egin geniezaiokeen erakutsiko, egoera argitzeko pieza ugari falta zirela. Belgika alerta gorenean zegoen, bazekien gertatu zitekeela eta gertatu egin da.

Argi dagoena da Europako bihotzean Europako bihotzetik eraso diotela, Parisen gertatu zen bezala eta 2001. urtetik indarrean dauden estrategiek ez dutela ekarri konponbiderik eta ez dutela aurrerantzean ere egingo. Orain, agian, berriz konbentzitu nahiko gaituzte Siria bonbardatu beharraz, iaz bezala. Logika honek, ariketa honek, ez du balio. Ez. Aspalditxo dakigu denok.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902