Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kultur sorkuntzarako beka abiatu dute Azpeitian

Herritarrek apirilaren 18ra arte aurkez ditzakete euskaraz ekoiztu nahi dituzten kultur proposamenak udaletxean

2016(e)ko martxoaren 23a, asteazkena - 06:13etan eguneratua

azpeitia- Hamasei urtetik gorako herritarrek, Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak kultur sorkuntza bultzatzeko elkarlanean antolatu duten beka berrirako proposamenak aurkez ditzakete apirilaren 18ra arte udaletxean.

Bekaren helburua “herrian sortzen jarraitzeko baliabideak eskaintzea” da. Izan ere, horren bidez, “baliabide ekonomikoen faltan, edota denbora faltagatik norbanakoek albo batera utzita dituzten edota buruan dituzten proiektu horiek azaleratu eta sustatu nahi dira”. Kultur proiektu horiek bideratzeko, 6.000 euroko diru poltsa jarri du Udalak.

Bekaren ezaugarriei dagokionez, “edozein kultur arlotako proiektuak lagunduko dira”. Hori bai, bekaren bidez diruz lugunduko diren proposamenak aukeratzerakoan “kultur arloan berriak diren edota arlo berri batean lehen pausoak eman nahi dituztenek” izango dute lehentasuna.

Proiektua euskaraz aurkeztea beharrezkoa da eta eskatzaile bakoitzak nahi adina proiektu aurkeztu ahalko ditu. Hori bai, pertsona bakoitzeko, gehienez ere, bi proiektu lagunduko dira diruz. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902