Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
apirilaren 23ra arte

Eusko Jaurlaritzak 'Non ikusten duzu Europa Euskadin?' gazteentzako bosgarren argazki lehiaketa abiarazi du

 14 eta 25 urte bitartekoak diren euskal gazteek har dezakete parte

EP - 2016(e)ko martxoaren 23a, asteazkena - 11:20etan eguneratua

lehiaketaren gaineko informazio osoa www.facebook.com/feder.ejgv.euskadi.eus Facebookeko orrian eskuragarri dago

Lehiaketaren gaineko informazio osoa www.facebook.com/feder.ejgv.euskadi.eus Facebookeko orrian eskuragarri dago

Galería Noticia

lehiaketaren gaineko informazio osoa www.facebook.com/feder.ejgv.euskadi.eus Facebookeko orrian eskuragarri dago

BILBO. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak "Non ikusten duzu Europa Euskadin?" gazteei zuzendurikon argazki lehiaketaren bosgarren edizioa martxan jarri du, gazteen artean Europar Batasunak Euskadiko garapen sozio-ekonomikoari ematen dion babesaren berri emateko helburuarekin.

Antolakuntzak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, lehiaketaren gaineko informazio osoa www.facebook.com/feder.ejgv.euskadi.eus Facebookeko orrian eskuragarri dago, eta argazkiak aurkezteko epea apirilaren 23an bukatuko da.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) erroldaturik egon eta 14 eta 25 urte bitartekoak diren gazteek har dezakete parte. Puntu gehien eskuratzen duen argazkiak Nikon D3300 reflex motako kamera bat (edo antzeko beste bat, aurrekoa lortzerik ez balego) eskuratuko du, 18-55 eta 55-200 VR objektiboekin.

Bigarren geratzen denak, aldiz, Go Pro Hero kamera bat lortuko du, eta hirugarren saria argazkirik ospetsuenarentzat izango da, alegia, web orrian zaleen boto gehien jaso dituen argazkiarentzat, eta Smart Watch Sony erloju adimendun bat eskuratuko du.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902