Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
martxoaren 29an, arriaga gelatxoetan

Carol Garcíak eta Rubén Fdez. Aguirrek Granadosen Pariseko garaiak gogoratuko dituzte

Lander Iglesias antzezleak errezitatzaile gisa parte hartuko du

n.g. - Miércoles, 23 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 16:15h

Granados.

Granados.

Galería Noticia

Granados.

Datorren asteartean, martxoaren 29an, Lied zikloa itzuliko da Arriagako Gelatxoetara (20:00), izan ere Carol García mezzosopranoaren eta Rubén Fernández Aguirre piano jolearen emanaldia gertatuko da, errezitatzaile gisa arituko den Lander Iglesias antzezleak lagunduta.

BILBO. Elkarrekin Granados en París programa eskainiko dute, Enrique Granados konpositorearen musikari helduta, bereziki Parisen bizi zuen garai labur baina emankorra gogoratzeko. 

Carol Garcíak Granadosen musika-alderdirik ezezagunena jorratuko du, besteak beste "Yo no tengo quien me llore", "Canto gitano" edo "Canción" bezalako kantak abestuta, zuzenean gutxi entzun ohi direnak. Gainera, garai hartako beste artista batzuen doinuak ere entzungai izango dira kontzertuan, hala nola Faurérenak, Ravelenak edota Albénizenak.

33 urte besterik ez dituela, Carol García operaren munduan indartsu datorren gaztea da eta dagoeneko hainbat herrialdetan abesteko aukera izan du. Sari desberdinak jaso ditu baita ere, iazko abeslari berri onenari Opera Actual sari garrantzitsua esaterako.

100 urte Granados hil zenetik

Kontzertu hau Enrique Granados hil zenetik 100 urte betetzen direnean ospatuko da. Izan ere, 1916ko martxoaren 24an hil zen, Mantxako Kanalean, I Mundu Gudan, Alemaniako itsas armadak itsasontzi zibil hura erasotu zuenean. Artista New Yorketik bueltan zetorren hango MET ospetsuan Goyescas opera aurkeztetik.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902