Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Berritasunez beterik dator Sarako 33. Idazleen Biltzarra

Datorren astelehenean ospatuko den jaialdiak gazte gehiago erakarri nahi ditu ekitaldira

Franck Dolosor - 2016(e)ko martxoaren 23a, asteazkena - 06:14etan eguneratua

Orain arte baino bi aldiz handiagoa izango da aurtengo Sarako Idazleen Biltzarra.

Galería Noticia

Orain arte baino bi aldiz handiagoa izango da aurtengo Sarako Idazleen Biltzarra.

baiona- Saran astia, dio esaera zaharrak, baina On Joxe Migel Barandiaranek bihotzetik maite zuen Lapurdiko herrian ere denbora aurrera doa eta bertako Idazleen Biltzarrak hogeita hamahirugarren edizioa ospatuko du martxoaren 28an, Bazko astelehenez. Durangoko azokaren ahizpa txikiak berritasun asko ekarriko ditu orain arte baino bi aldiz handiagoa izango den toki batean. Sarako polikiroldegian lau gune berezi izanen dira denera: erakusketa artistikoen txokoa;liburu berrien dohainik kon-tsultatzeko txokoa;haurren txokoa (animazio eta ikusgarriekin);eta min-tzaldien eta hedabideen gunea. Sarako turismo bulegoa ez da gehiago antolakuntzaz arduraturako, Sarako Biltzarra elkarte sortu berria baizik.

Aurten, bi helburu nagusi finkatu dituzte: gazte gehiago erakartzea eta euskarari toki handiagoa eskaintzea. Horretarako irakaskuntzako hiru sareekin elkarlanean aritu dira antolatzaileak. Azken hilabeteetan transmisioaren inguruan 200 ikaslek egin dituzten lanak aurkeztuko dituzte. Haurrak, biharko irakurleak, beren familiekin etorriko direla espero dute Idazleen Biltzarra prestatzen dutenek. Ehun bat idazle eta argitaletxe baino gehiagok parte hartuko dute hitz orduan. Halaber, aurtengo Biltzar Saria Itxaro Borda idazle oparoari eta Michel Ithurria marrazkilariari emanen dizkiete. Arratsaldean, mintzaldi bana eskainiko dute sarituek.

Argitaletxeei baino idazleei ematen die lehentasuna Jean Michel Garat mediku garaztarrak eta Daniel Laplacette biarnes euskaltzaleak duela hiru hamarkada Saran sortu zuten biltzarrak. Sortzaileek oldar berria eman diote azokari Sarako Biltzarra elkartea sortuz eta langile bat hartuz, Henri Errandonea, ondareaz axola duen saratarra. Zenbait herritarrekin Biltzarra berpiztearen apustua egin dute, ohartu baitziren azken urteetan bisitari gutxiago biltzen zela, idazleen eta irakurleen arteko harremana sustatu behar zela, eta euskara eta gazte gehiago sarrarazi behar zela. Sarako herriko etxeak, inguruetako beste udal batzuek eta Ipar Euskal Herriko Euskal Kultur Erakundeak sostengu osoa ematen diote biltzarrari. Gora beherak gora behera, sorkuntza asko dago beti Iparraldean, liburu zein musika sailetan eta horiek ezagutarazteko helburuarekin dator Sarako Idazleen Biltzarra.

EGITARAUA

0.00. Eric Dupré-Poretti - Ikuska Aldizkaria.

10.15. Pamiela - Aita Deitzen zen gizona (Miguel Javier Urmeneta. Bigarren Errepublika, Frankismoa eta Trantsizioa).

10.45. Beñat Zintzo-Garmendia Histoire de la sorcellerie au Pays Basque : les bûchers de l’Injuste-Privat.

11.00. Jacques Sales Etude sur les kaskarot de Ciboure : l’origine, l’exode de leurs ancêtres.

11.15. Euskaltzaindia Euskal Literaturaren Antologia 1 : erdi arotik errenazimendura-Karlos Otegi-Jon Artza.

11.30. eskolek transmisioari buruz egin duten lana aurkeztuko dute

12.00. Aurtengo Biltzar Sariaren ematea (Itxaro Borda eta Michel Iturria).

14.30. Alexandre de la Cerda La déportation des Basques sous la Terreur- Cairn.

14.45. Daniel Landart Etxea eta etxekoak euskal literaturan- Euskaltzaleen Biltzarra.

azoka

4

gune izango ditu aurten Sarako Idazleen Biltzarrak: erakusketa artistikoen txokoa, liburu berriak dohainik kontsultatzeko txokoa, haurren txokoa (animazio eta ikusgarriekin) eta mintzaldien eta hedabideen gunea. Sarako kiroldegian izango da, eta orain arte egin dena baino bi aldiz handiagoa den espazio bat erabiliko dute.

Datu orokorrak. Martxoaren 28an ospatuko da azoka eta aurten, lehenengoz, Sarako Biltzarra elkarte sortu berria arduratu da azokaz. Ehun argitaletxe eta idazle baino gehiagok artuko dute parte urteroko hitzordu honetan.

Euskara eta gazteak. Aurtengo edizioko berrikuntza bat gazte gehiago erakartzeko egin den lana da, eta baita euskararen presentzia handitzeko egin duten saiakera ere. Horretarako, 200 ikaslerekin transmisioaren inguruko lanak egin dituzte.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902