Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zumaiako Udalak udalekuak antolatu ditu

Uztailaren 4tik 29ra egongo dira martxan udaleku irekiak, eta izen-ematea apirilaren 11n zabalduko da

2016(e)ko martxoaren 22a, asteartea - 11:42etan eguneratua

Zumaia. Zumaiako Udalak aurten ere udaleku irekiak antolatu ditu eta uztailaren 4tik 29ra egongo dira martxan;ohi bezala, bi txandatan. Aurten, Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko haurrek hartu ahal izango dute parte udalekuetan.

Aurten, ordea, ez da 2 urtekoentzat zaintza zerbitzurik antolatuko, Udalak ez baitu nahi sustatu hain txikiak diren haurrentzat zaintza zerbitzurik;izan ere, bi urteko haurren zaintza zerbitzuak pedagogikoki zalantzak sortzen ditu, eta ikasturtea amaitu ondoren, zaintza zerbitzuak hilabete baterako suposa-tzen duen aldaketa ez da gomendagarria zenbait adituren esanetan. Iaz egindako esperientzia pilotuak, gainera, erakutsi zuen haurrak ongi zainduta egon ziren arren, beren beharrak asetzeko orduan hutsune batzuk egon zirela. Hala, tarteko konponbidea bilatzeko egindako saiakerak adostasunik lortu ez duenez, aipatutako zaintza zerbitzurik ez eskaintzea erabaki da. Hori guztia azaltzeko, Udalak bi urteko haurren gurasoei eskutitza helaraziko die, eta bertan jakinaraziko die, norbaitek behar larriren bat balu, Udalak hori aztertzeko borondatea izango duela.

Beraz, udalekuak ohiko formatura itzuliko dira, eta berriro egoitza bakarrean egingo dira, Sagarbiden. Aste Santuaren ondoren irekiko da matrikulazioa, hain zuzen, datorren apirilaren 11tik 25era, eta eskolen bitartez jasoko dituzte herriko haurrek izen-emate orriak. Horrez gain, interesatuek udaletxean bertan ere izena emateko aukera izango dute. A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902