Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Irati Goikoetxeak irabazi du Ahoz Aho lehiaketa

Finala ostiralean egin zuten Ordizian eta Itziar Saenz de Ojer eta Nagore Leon izan ziren beste bi finalistak

2016(e)ko martxoaren 22a, asteartea - 06:11etan eguneratua

ordizia- Irati Goikoetxea bertsolari eta idazle beasaindarrak irabazi du ipuinen ahozko narrazio lehiaketa. Beste bi finalistak Itziar Diaz de Ojer lizartzarra eta Nagore Leon markinarra izan dira.

Finala ostiral iluntzean jokatu zuten, Ordiziako Barrena kultur etxean. Publikoaren eta epaileen ustez Beasaingo bertsolari eta idazlea izan zen bere ipuina hobeto kontatu zuena. Jaialdiaren ikurra den kalabaza jaso zuen sari gisa.

Ordiziakoa Euskal Herrian antolatzen den ipuinen ahozko narrazio lehiaketa bakarra da. Aurtengo edizioan sei lagunek parte hartu dute. Kanporaketa D’elikatuz zentroan jokatu zuten, duela bi aste.

Ipuinen ahozko narrazio lehiaketa Ordizia eta Tolosako Ahoz Aho nazioarteko ahozkotasun jaialdiaren barne antolatzen dute.

Ahozkotasunaren gala Ostiralean, finalaz gain, ahozkotasunaren gala egin zuten. Euskal Herriko kontalariekin batera, Nelson Calderon kolonbiarrak eta Maria Buenadicha kanariarrak parte hartu zuten.

Lehiaketarekin eta ahozkotasunaren galarekin amaitu dira Ahoz Aho jaialdiaren barne Ordizian antolatu dituzten ekitaldiak. Azken hiru asteetan mundu osoko ipuin kontalariak elkartu dira Goierriko herri honetan. Asteburutan herriko kale eta aretoetan ipuin kontaketa saioak eskaini dituzte eta astean zehar Urdaneta eta Jakintza ikastetxeetan aritu dira. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902