Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostiako elikagaiak Italian erakutsiko dituzte

Guztiona klusterrak bertako produktuak sustatu nahi ditu Parmako azokan

A. Zabaleta A. Garcia - 2016(e)ko martxoaren 22a, asteartea - 06:11etan eguneratua

donostia- Guztiona klusterrean parte hartzen duten ekoizleek haien produktuak erakutsiko dituzte Italian, Parmako azokan, maia-tzaren 9tik aurrera. Gainera, aurten kilometro zero hotel gehiago lortu nahi dituzte, hau da, Donostian bertan egindako elikagaiak erabiltzen dituztenak haien gosari eta menuetan (dagoeneko zazpi dira eta beste bik ere interesa badute proiektuan parte hartzeko). Horiek izango dira klusterrak aurten dituen erronka nagusiak, beti ere, hiriko ekoizleen lana susta-tzeko asmoz gure kultura gastronomikoarekin lotuta, Ernesto Gasco Ekonomia Bultzatzeko zinego-tziak aipatu zuenez.

Donostiako Sustapenak lagun-tzen du Guztiona klusterra eta gaur egun hamalau ekoizlek hartzen dute parte, bi saltokik, lau ostalaritza eta turismo establezimenduk, zerbitzuetako beste zazpi establezimenduk eta fundazio batek. Gainera, merkataritza eta ostalaritza elkarteek ere haiekin lan egiten dute, baita ikerkuntza zentroek ere. 2015. urtean hiru kide berrik eman zuten izena Guztiona klusterrean.

Guztionako kideak dira Goenaga anai-arrebak: 33 urte daramatza familiak yogurrak egiten Igarako baserrian eta belaunaldi aldaketaren ondoren, aitaren lekukoa hartu berri dute. Yogurrak egiteaz gain, bisita gidatuak ere eskaintzen dituzte ekoizpen prozesua ezagu-tzeko. “Errekonozimendua eska-tzen dugu, jendeak jakin dezala zeintzuk diren Donostian bertan egiten diren produktuak”, azaldu zuen atzoko aurkezpenean Aran-tza Goenagak.

Ez da ekoizlea, baina bai sukaldaritza eskola, gourmet denda eta baita bidaia agentzia ere. San Sebastian Food proiektuaren arduradun John Warrenek esan zuen kilometro zero filosofia eta bertako produktuak eskainita erakar-tzen dituztela bisitariak hirira eta proposamenak, momentuz, arrakasta dauka.

urban lur2016an Guztionak abiatuko dituen bestelako ekimenen artean Urban Lur proiektua ere badago, ekintzaileei landa lurrak eskaintzeko: momentuz erabilera hori izan dezaketen lur sail publikoak zeintzuk diren aztertzen ari da Udala eta hurrengo pausua izango da ekintzaileen eskura jar-tzea.

Bestalde, 19 saltokik egurrezko kutxak jaso dituzte horietan bertako produktuak saltzeko, gainerakoengandik bereizita. Gainera, klusterrak ekoizleei bestelako zerbitzuak ere eskaintzen dizkie, formakuntzaren, nazioartekotzearen eta berrikuntzaren aldetik edo produktuen sustapenari dagokionean, besteak beste.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902