Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Borroka mota ezberdinei lotutako olerki bildumak

Munduko Poesia Kaierak liburu sortak Audre Lorde,
Ángel González eta Paul Celanen lanak argitaratu ditu

2016(e)ko martxoaren 22a, asteartea - 06:12etan eguneratua

donostia-Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko modu egokia izan zen atzo Munduko Poesia Kaieren hiru aleen aurkezpena. Erein argitaletxearen olerki bilduma hau, duela bi urte eta erdi hasi zena, hamabost liburuk osatzen dute azken hiru argitalpen hauekin. Labealdi honetan, Danele Sarriugartek Audre Lorde euskaratu du, Gerardo Markuletak Ángel Gonzálezen poesiak itzuli ditu eta Xabier Montoiak, Paul Gelanenak.

Sarriugartek Audre Lorderen prosa ezagutzen zuen proiektu honetan parte hartu baino lehen, baina bere poesia ez zuen hain ezaguna. “Poesia beti bere burua adierazteko modua izan zen berarentzat”, azaldu zuen idazle elgoibartarrak. Alde batetik, Lordek beltzen eskubideen alde borrokatu zuela adierazi zuen, eta bestetik, mugimendu feministetan parte hartu zuen. “Borrokak bateratzeko tradizioan oso erreferentziala izan da Lorde”, azpimarratu zuen Sarriugartek. Bere poesiari dagokionez, “esan gabe geldi-tzen ziren gauzei ahotsa jarri” nahi ziela adierazi zuen, eta emakumeen arteko erlazioen arteko poesia dexente egin zituela nabarmendu zuen.

Gerardo Markuletak 50eko belaunaldiko poeta bat landu nahi zuen proiektu honetan eta Ángel González asko maite zuen, beraz, enpatia handia sentitu du bere poesia itzultzerakoan. “Bere obra gehiena poesia soziala da, baina ez zuen Blas de Otero eta bere inguruko idazleen estiloa erabiltzen, beste modu batera saiatu zen borroka egiten”, azaldu zuen Markuletak. Adierazi zuenez, bere obrari trastzendentzia kentzeko umorea erabiltzen zuen. “Poesia irakurtzen ez duen jendearentzat aproposa da, erraz ulertzen baita”, gehitu zuen.

Azkenik, Xabier Montoiak Paul Celanen obra itzuli du. “Poesia hau nahiko hermetikoa da, eta pazien-tzia eskatzen du irakurtzeko orduan, ez baita hain erraz uler-tzen”, azpimarratu zuen Beñat Sarasola proiektuaren koordina-tzaileak. Celan kontzentrazio esparru batean egon zen eta holokaustoaren inguruko poeta nagusienetakoa da, beraz, bere lana ez dela “kapritxosoa” nabarmendu zuen. “Poema laburrak idatzi zituen, baina dentsitate handikoak”, azaldu zuen Sarasolak, eta bere ezintasunak jendeari azaltzen saiatu zela gaineratu zuen. - Marta Esnaola


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902