Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Dispertsioaren arbuioak” tokia berreskuratu duela dio Etxeratek

Presoen senitarteko eta lagunen elkarteak XV. Nazio Batzarra egin zuen atzo Gasteizen

Imanol Fradua - 2016(e)ko martxoaren 21a, astelehena - 06:07etan eguneratua

Etxerat elkarteko kideak, atzo Gasteizen egindako Nazio Batzarraren osteako agerraldian.

Galería Noticia

Etxerat elkarteko kideak, atzo Gasteizen egindako Nazio Batzarraren osteako agerraldian.

donostia- “Gainontzeko euskal gizartea bezala, pertsona guztien giza eskubideen errespetua defendatzen duten indar politikoen borondate eta agendan, dispertsioaren arbuioak espazioa berreskura-tzera igaro dela” ondorioztatu zuten atzo Etxerat elkarteko kideek. Hamabost urteko ibilbideari begirada botata, hala ere gaur egungo kartzela politikaren “defendatzaileen geldialdiak ez duela bere amaiera erraz jarriko” azaldu zuten, atzo eguerdan Gasteizen egindako nazio batzarraren osteko agerraldian.

Kartzelan preso direnek, deserrian daudenek edota deportatutakoek sufritu ditzaketen eskubide urraketez aparte, senitarteko eta lagunek “dispertsio politikaren ondorioak zuzenean pairatzen” dituzten pertsonak direla ozen esan zuten, “ondorio lazgarriak” eurenganatzen dituztenak maila “fisiko, psikiko eta ekonomikoan”. “Jazarpen eta kriminalizazioaren itzalean” ibilitako azken hamarkada eta erdian “hala izan da”, egun “berdin jarraitzen” duena. Horrexegatik, Etxeratek bere jardunean bidelagun izan dituenak gogoratu zituen, ez litzatekelako “errealitatearekin bat etorriko, eta horrela jaso dugu gaur -atzogatik- hemen diren eragile politiko, sozial eta sindikalekin” partekatutako balantzean.

Urtzi Errazkinek -euskaraz-, Patrizia Belezek -erderaz- eta Muril Lucatisek -frantsesez- irakurritako agerraldian, bestetik, dispertsio politikari amaiera emateko beharraz jardun ziren, etorkizunean etorri beharko litzatekeen bake eta elkarbizitza egoera normalizatuan. “Amaiera exijitzen dugu bere ondorioak pairatzen ditugun pertsonak bezala. Eta dispertsioaren amaiera exijitzen dugu bake eszenatoki bat izateko euren eskubidea erreklama-tzen duten hiritarrak bezala”.

Baina datozen hilabeteetako lana ere zehaztu zuten elkarteko arduradunek: ohiko aholkularitza eta asistentzia zereginetaz aparte, “senideei eta lagunei zuzendua izango da. Gure esku dagoen guztia egingo dugu zailtasunengatik edo denon artean konpondu ditzakegun arrazoiak medio”, Estatuko zein Fran-tziako kartzeletara bisitarik gal ez dezaten. “Elkartasunean eta denen artean zailtasunak gainditzeko” deia luzatuta, Etxeratek “beste behin” gogoratu zuen “bidaiatzeko erabakia” beraiena dela, baina “eran-tzukizuna ez”. Dispertsioak “hildako 16 biktimak” dira horren isla.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902