Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
zuzendariari gutunak

Krisialdi humanitario baten erabilera politikorik ez

luis intxauspe arozamena, hernaniko alkatea - Lunes, 21 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 11:52h

Azken urteetako krisialdi humanitariorik latzenetako bat bizitzen ari dira milaka lagun Europa zaharreko mugetan, bizi-baldintza benetan gogorrak sufritzen.

Bidegabekeria horren aurka protestatzeko, hernaniarrok pertsona horiekiko elkartasuna adierazteko, joan den astean, udal talde guztiak elkartu ginen eta, herritarren ordezkari publiko bezala, hainbat ekimen eta deialdi egitea adostu genuen. Alderdien interesen gainetik, erakunde publiko bezala, denok batera, aldarrikapen bakarraren alde egin genuen.

Hala ere, hedabideetan egun hauetan agertu diren berriak ikusita, alderdi ba-tzuk beren protagonismoa eta nagusitasuna adierazi nahi izan dute. Nik uste dut, alkate eta pertsona bezala, ez dela bidezkoa pertsonen sufrimendua baliatzea erabilera politikoa egiteko.

Udalaren kudeaketan, esaterako, gure arteko lehia eta kritikak funtzionamendu demokratikoaren barruan dauden jokaerak dira. Baina milaka pertsonen sufrimenduaz ari garenean, utz ditzagun alderdien siglak alde batera eta pertsonak bezala irten gaitezen plazara, elkarrekin eta herritarrekin batera injustizia horren aurkako jarrera adierazteko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902