Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
arantxa urretabizkaia

"Sakoneko arazoa konpondu behar da"

2016(e)ko martxoaren 21a, astelehena - 11:55etan eguneratua

Erdia kobratu. Arantxa Urretabizkaia kazetari eta idazleak ondotxo dakizki auzi honen gorabeherak. Berak "hirugarren lerro" bat jarraitzen du: "Gutxitan aipatu da, eta ez zait bidezkoa begitantzen, bai badagoelako beste aukera bat. Iaztik, nik erretiroaren erdia kobra-tzen dut, eta gero nahi adina lan egin dezaket, deklaratuta baina arazo barik". Horregatik, Urretabizkaiak uste du erretiroaren eta egile eskubideen bateraezintasunaren aferak sakoneko kontuak dituela, inork aipatzen ez dituenak: "Milaka idazle eta sortzaile daude Espainian hankaz gora, miseria gorrian, eta uste kontu horri jarri behar zaiola irtenbidea, batez ere. Aldatu behar da errotik legea, eta ez bakarrik gutxi batzuen papeleta salbatzeko. Eta hauei ere ulertzen diet, baina ez da hori bakarrik, sakoneko arazoa konpondu behar da".

Arau berria.Gainera, kazetari donostiarrak uste du erretiroaren erdia kentzea ere arautu egin beharko litzatekeela, "ez baitaude egoera berean 600 euroko erretiroa kobratzen duena eta 2.600 eurokoa kobratzen duena".


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902