Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Aitor Irigoien Saharako maratoia egin berri duen getariarra

“Egoera latz horren aurrean ere, dena eskaintzen dizute eta laguntzeko prest daude”

2012an Saharako Maratoi erdia egin ondoren, aurten Maratoian 18. gelditzea lortu du Aitor Irigoien getariar gazteak. Gainera, bertako familia batekin egon da aste betez;bere hitzetan, “esperientzia guztiz gomendagarria”

Ane Roteta - Domingo, 20 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:09h

Aitor Irigoien (erdian), Saharara egindako bidaian ateratako argazki batean.

Aitor Irigoien (erdian), Saharara egindako bidaian ateratako argazki batean.

Galería Noticia

Aitor Irigoien (erdian), Saharara egindako bidaian ateratako argazki batean.

getaria- Aitor Irigoien getariarra duela lau urte izan zen lehen aldiz Saharan. Orduan Saharako Maratoi erdia (21,1 kilometro) egin zuen, eta aste bete bertako familia batekin egon ondoren, promesa bat egin zion familiari: itzuliko zela eta maratoi osoa egingo zuela. Esan eta egin. Hala, Irigoien joan den otsailaren 20tik 28ra izan da Saharan eta otsailaren 23an egin zuen Saharako Maratoia (42,2 kilometro). Maratoiaren eta Saharako errealitearen inguruan hitz egin du getariarrak elkarrizketa honetan.

Zer nolakoa izan da desertuan maratoia egitearen esperientzia?

-Lehen aldiz egon nintzenean beste planeta batean egotea bezala zela esaten nuen eta aurten ere sentsazio berdina dut;izan ere, hemen beti duzu erreferentziaren bat (mendi bat, itsasoa, bihurgunea…) eta han espazio erraldoi bat dago eta ez dago ezer, dena berdina da eta erreferentzia gutxi daude. Horretaz gain, isiltasuna da atentzioa deitzen duen zerbait. Hemengo lasterketetan beti egoten da jendea anima-tzen, eta han errefuxiatuen guneetatik pasatzean egoten da jendea, baina batetik bestera 10 edo 20 kilometro egon daitezke, eta alde horretatik oso esperientzia desberdina da. Bestalde, han egiten duen beroa ere aipatzekoa da, lasterketa amaitzerako 40 gradu egiten zituen.

Baina esperientzia polita izan da, ezta?

-Bai bai, izugarria. Azken finean, lasterketa aitzakia bat da, gehienbat bertako familiarekin egoteko eta hango egoera ezagutzeko aukera bat da. Gainera, 440 pertsonek hartu genuen parte guztira (42, 21, 10 eta 5 kilometrotako lasterketak daude) eta 22 nazionalitate desberdinetako jendea ezagutu dut;hala nola, Estatu Batuak, Txina, Suedia, Italia… Eta duela lau urtetako pertsona ba-tzuekin ere aurkitu naiz aurten eta alde horretatik ere polita izan da. Baina egia da hango errealitatea oso gogorra dela. Lasterketa ondo joan zen eta pertsonalki ere oso ondo egon naiz, baina hango familia nola bizi den ikusteak pena ematen du. Zortea izan dut eta berriro duela lau urteko familia berean egon naiz, baina ikusi dut egoera berdinean edo okerragoan jarraitzen dutela. Alde horretatik kosta egiten da.

Eta lasterketaz gain, zer egin duzu

zazpi egun horietan?

-Launaka edo bosnaka egoten gara familia batean, eta zenbait ekintza egin genituen astean zehar. Egun batean auzolana egin genuen, beste batean familiarekin egon ginen egun osoan, museo zahar batzuetan ere egon ginen Saharako historia ezagutzeko, dunetan ere izan ginen, hi-tzaldiak ere eman zizkiguten… Aurten banekien zer topatuko nuen, baina lehen aldiz iritsi nintzenean esan nuen: “Zer egin behar dut nik hemen aste batean?”. Azken finean, desertu erdian daude eta isiltasuna da nagusi. Baina gero familiarekin zaude eta aste bat hegan pasatzen zaizu, baina hasieran shock moduko bat izaten da horrelako pobrezia ikustean.

“Lasterketaren emaitzarekin oso gustura gelditu nintzen, eta prestatu eta bidaia egin ondoren, merezi izan du”

Eta maratoira itzuliz, zenbat denboran iritsi zinen helmugara?

-Espero baino askoz hobeto egin nuen, hau nire lehen maratoia zela kontuan izanda. Askok esan izan didate: “Nola egingo duzu lehen maratoia desertuan?”. Eta egia esan hemengoek ez didate gehiegi tira-tzen, baina han lehen aldiz egon nintzenean erronka hori jarri nion neure buruari, lehena Saharan izatea nahi nuela. Baina ez nekien iritsiko nintzen ere, beroarekin gaizki eramaten bainaiz, eta gainera, 42 kilometro ez nituen behin ere egin. Beraz, nire helburua iristea zen, eta bost ordutan egingo banuen ere konforme egongo nintzateke, baina 3 ordu eta 54 minutuan egitea lortu nuen. Maratoian 106 pertsona ginen eta 18. geratu nintzen. Nire buruarekin oso gustura gelditu nintzen, eta prestatu eta bidaia egin ondoren, merezi izan du.

Zure lehen maratoia izan da baina beste lasterketa batzuetan hartuko zenuen parte, ezta?

-Bai, hemen Behobia egin izan dut, baita mendiko batzuk ere. Oro har, hamar edo hamaika lasterketa egiten ditut urtean, baina egia da honetarako gehiago prestatu naizela.

Bidaia honetako zer gauza positiborekin geratuko zinateke?

- Maratoia egin nuen eta oso gustura gelditu nintzen, baina azken finean, hango egoerarekin gelditzen naiz. Oso egoera injustua da, ia 200.000 pertsona daude desertu erdian eta 40 urte daramatzate horrela. Beren herrira itzultzeko asmoa dute baina errepresio handia dago eta eskubide urraketa handiak dituzte. Egoera oso gogorra da, eta egoera latz horren aurrean ere dena eskaintzen dizute eta lagun-tzeko prest daude, eta hori da geldi-tzen zaizuna. Behin itzulita ere kosta egiten da eta burua han duzu beraiekin… Lasterketa oso esperien-tzia ona izan da baina horrekin geratuko nintzateke.

Hurrengo urtean Maratoia berriro egiteko asmorik baduzu?

- Egia esan ez dakit. Aurtengo helburua bete dut eta orain oroitzapen horrekin nago. Lasterketak egingo ditut hemen inguruan eta hurrengo urtean edo hemendik bi urtera, Palestinan egiten den antzeko lasterketa bat nahiko nuke egin. Duela gutxi izan dut proba horren berri eta ilusio edo amets hori ere badut. Saharari dagokionez, ez dakit hurrengo urtean itzuliko naizen, baina urtea aprobetxatu nahi dut han bizitakoa kontatzeko eta herrian ere hitzaldi bat emateko asmoa dut. Bestalde, Tolosaldeko asko izan ziren bidaian eta Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatzen dituen gauzetan parte hartuko dut. Azken finean, bertara joatea garran-tzitsua da, baina hemendik ere lagundu liteke.

Zerbait gehiago esan nahiko zenuke?

-Jendea gonbidatuko nuke beste errealitate batzuk ezagutzera, eta gogorra den arren, hango errealitatea ezagutzea eta bertako jendearekin bizitzea erabat gomendatzen dudala. Esperientzia bezala, asko balio du hango egoera ezagutzeak.

las claves

Gipuzkoako txokorik kuttunena. Jaiotzez zestoarra naizenez, bi esango nituzke: Zestoako Sastarrain aldea eta Akoa auzoa.

Paisaia idiliko bat. Kataluniako Pirinioetako Carros de Foc mendi trabesiako edozein paisaia.

Mendi bat. Txindoki.

Hondartza bat. Gaztetape.

Festa edo ospakizun bat. Donostiako San Tomasak eta Zarauzko Euskal Jaiak.

G

ipuzkoatzen


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902