Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Slogan gisa erabiltzen ari dira parte-hartzea”

Etorkizuneko plana egiteko aurkeztu duen egitasmoan udal gobernuaren jarrera salatu du Tolosako EH Bilduk

Domingo, 20 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:09h

Tolosa- Tolosako Udalak herriaren etorkizuneko plana egiteko asmoa azaldu berri du, baina EH Bildurentzat parte-hartzea eta gardentasuna “slogan moduan” erabiltzen ari da udal taldea praktikara eraman ordez, “sakontasunik gabe, herritarren eta udal oposizioko taldeen hi-tzari eta iritziei bizkarra emanez”.

EH Bilduko zinegotziek azaldu dutenez, azkeneko Gardentasun eta Parte Hartze batzordean proiektua hasi aurretik herritarren aurrean aurkeztu zezatela “lortu zuten”, bi orduko eztabaida luzearen ondoren. Hilabete pasa ostean, ordea, pasa den asteartean, udal gobernuak proiektuaren gidaritza emateko kontratatu beharreko enpresaren baldintza pleguak “onartuak eta enpresei bidaliak” ekarri zituela salatu dute. “Hasteko, 59.500 euroko zerbitzu baten kontratazioaren esleipena publizitaterik gabeko prozedura negoziatu gisa egitea nahiko traketsa eta iluna da”, argudiatu dute. Era berean, enpresei bidalitako dokumentazioa eta batzordekideei bidalitakoa ez dela berdina gaineratu dute: “oposizioko udal taldeok oraindik ez dugu eskutan ere izan enpresei bidalitakoa”.

Modu honetan, EH Bildukoek uste dute udal gobernua “korrika eta presaka” lantzen ari dela sakontasuna eskatzen duen gaia eta esleipen prozeduran “errespetu faltarekin jokatu duela” diote parte hartzeari eta gardentasunari dagokionean. “Ez gaude prest horrela lan egiteko”, amaitu dute. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902