Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Andik eta emendik

Gure arteko askoren kultura

Txomin Garmendia - Domingo, 20 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:09h

Txomin Garmendia

Galería Noticia

Txomin Garmendia

fernando Amezketarra (l764-2Ol4) liburua Auspoa saillean Joxe Mari Otermiñek argitaratua urriaren 20’an jaso nun, eta berak eman dit lantxo au burutzeko gogoa. Bear bada, ez da argitaratuko-edo, argitaratzen bada, illabete batzutara izan liteke. Ez det uste ordea nortasunik galduko dunik.

Pernando Amezketarra jaio zala 250 urte bete dirala-ta, jai aundiak egin ziran Amezketan: arrazoi ori izan da Otermiñen liburua argitaratzeko ere, eta zorionak alde ortatik.

Pernando, 1823’an ili zan 59 urterekin, diotenez, aran jan aundi bat eginda ur asko eran zulako. Ala omen zion berak il aurretik: “Nere bizitzan goseak eta mixeriz ibilli banaiz ere, naikoa janda ilko naiz”. Orra, nola dan mundua: beste euskaldunik bai ote da il ondorenean Pernandok ainbat goran-tza jasotakorik, ain mixerable eta arlote bizi-ta?

Pernando, goi maillako ipuilari ta bertsolaria izan arren, bere liburuak irakurrita, ez dirudi Euskalerrian geiegi ezagutua zanik.

Don Patrizio Orkaiztegi Tolosako bikarioa, Amezketara bixita bat egin bearrean gertatu zan 1892’an, eta apaiz au ain bertsozalea izanik, esan liteke Pernandoren oiartzuna ondoren artan berak zabaldu zula geiena.

Gero etorriko ziran berri-emaillean albiste asko;1925’an, Gregorio Muxikaren liburua;1966’an, Auspoa sailleko Aita Zabalarena;2010’an, Joxe Mari Otermiñena, eta egille berarena orain eskuetan detena. Bakarren batekin utsegingo nun bear bada, barkatu. Ala ere bear ainbat, bai ote?

Otermiñek dionez, 2010’ko liburu ori moldatzen ari zala, Amezketako Udal-artxiboan gertatu omen zan zerbait jakin naiean eta zinegotzi batek au esan omen zion: “Gizona, gizona, Pernando izan al zan, bada?”.

Gogoan det, Mariano zanak eta biok Alegiko emakume bati Pernandoren liburua eskeñita nola esan zigun: “Baiña, Pernando existitu al zan-ba?”.

Ez da gure arteko zabarkeria bakarrik, gu ibilli geran eskoletan kultura maillan, “Historia de España” besterik erakusten al ziguten bada?

Adibidez, milla aldiz entzungo gendum Juan Sebastian Elkano zala lenengo munduari itzulia eman ziona, baiña getariarra zala, Basarriren bertsoetatik ikasi nun. Maistra ark ez ote zekin ainbeste?

Gaur zorionez beste aukera batzuk dauzkagu, eta bai bear ere, erri bakoitzak bere kondaira badu eta gureak ere bai.

Irakurle, Otermiñen liburu au irakurtzen saiatu zaitez eta Pernando nor izan zan ondo ikasiko dezu, eta kulturaz edertu ere bai.



Urrutiko lege eta izkuntz,

mendean artzen ginduzten,

ikasi ere gizon aundiak

da zer ondasun zituzten;

bertan gertatutakotik berriz

ez gendun ezer ikusten,

gure erria Euskadi zala

etziguten erakusten.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902