Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

Iraultzari nola aurre egin?

Bingen. Zupiria - Domingo, 20 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:08h

Aldresbeskeriak izenez ezagutzen diren bertso batzuk utzi zizkigun Xenpelarrek: ezinezkoak ziruditen gauzak iragar-tzen zituen eta haien esplikazioa ezagutzeko bide bakarra zegoen, “hoien madria nun dan Xenpelarrek daki”. Gaur beste era bateko aldrebeskeriak ikusten ari gara eta ez dakigu arrazoi hauei kontra nola egin. Telefonoak eta telefonia-sareak egiten zituztenak hasi dira ikus-entzuteko edukiak egiten. Gasolina, gasoila eta beste hainbat produktu egiteko petrolioa birfintzen dutenak elektrikaren-tzako akumulatzaileetan pentsatzen ikusten ditut. Paperean argitaratzeko albisteak egiten genituenak Interneten gabiltza lanean. Ordenagailuak egiten hasi zirenak telefono eta argazki-kamarak egiten ari dira eta laster berez ibiliko diren txoferrik gabeko automobil elektrikoak sortuko dituzte. Fabriketan gero eta langile gutxiago behar izango da eta teknologia digitalak mugituko ditu makina, robot eta 4.0 lantegi inteligenteak. Egunen batean, luze gabe, gauza askotarako ez dugu gasolinarik, altzairurik edo suzko motorrik behar izango. Eta horrela goaz aurrera, amaierarik gabeko soka bizian. Ameskeriak ematen dute baina hauen modukoak dira han eta hemen entzuten ditudan kontuak. Etenik gabeko iraultza indartsu bat bizi dugu eta zail da erantzun egokiak aurkitzea. Gurearen moduko herri txiki batek behar-beharrezkoa du iraultza horri adi egotea eta nola egokitu gaitezkeen aztertzea, olatu handi honek arrastaka eraman ez gaitzan. Nahi baino lan gehiago dago. Jabetuta gaude?


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902