Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Hitzak min

Duintasunaren giltza

Por Ana Telletxea - Domingo, 20 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:10h

Ana Telletxea

Galería Noticia

Ana Telletxea

“titirik ez duzunez, oso gaizki gelditzen zaizu”. Halaxe bota zion neskari mutil-lagunak. Arropa-denda erraldoi horietako batean nintzen, aldagela edo probalekuetan, eta ondoan laster sumatu nituen neska, bikotekidea eta neskaren ama (iruditu zitzaidana). Arropa proba saiakera hura kolpean etenarazi zidan komentario ozenak. Eta egiazki, ez dakit zerk sumindu ninduen gehiago;tipoaren jarrerak (halako komentario baten irmotasun eta uste osoak), baieztapenaren ozentasunak (zergatik sufritu behar ditugu jendearen hitz galdu nahastaile harrabotsuak?), edo neskaren asimilazio agerpenak, “bai, arrazoi duzu” erantzun baitzion berehala.

Bidean eten bat beharrezkoa zitzaigun eta gasolioa hartzeko aitzakiarekin, gasolindegiko harrera-etxean sartu ginen jateko zerbait erosi eta komunera joateko. Bilatu genuen, bada, non zen hura eta atarira iritsita, hauxe ikusi genuen ohar kartel handi samar batean: “emakumea bazara, eska ezazu giltza mostradorean”. Atzera biratu eta gizonen atea zabal-zabalik ikusi genuen, giltza beharrik batere gabe. Ataskatuta gelditu ginen hari begira;zer demontre da hau? Gure harriduraren laino hotz hartan, bat-batean, emakume irribartsu bat agertu zen bidea eskatuz, giltza eskuetan zuela. Normalizatua zegoen egoera.

“Emakumea bost koparekin, gizonaren plan perfektua”. Sevillako Lonja del Barranco merkatuko aurtengo iragarkia da. Hala kontatu dute prentsan. Antza denez, jarri eta ordu gutxira, kexak medio, erretiratu zuten. Ondotik, kontsumitzaileen elkarte batek inkesta bat abiatu zuen sarean eta ohiartzun handia eta arbuioa sortu zuen zentzugabekeriak. Marketin eta promozio kanpaina baten atzean bada ba, honelakorik pentsa dezakeen inteligentziarik. Edo edozer bota-tzeko gai gara ezagun izatearen truke, deitoragarri eta nardagarri agertu arren. Kartela inoiz publiko egin izana larria da.

Bazkaltzera joatekoak zirela, aurten halako elkarte batera. Talde handia zen biltzekoa, emakume eta gizon, urteroko hitzordua berrituz. Bazkaltzeko ordurako deitu zituzten, ez lehenago, eta ailegatu ahala, mahaira bidali zituztela. Laguntza behar al zuten galdetzea otu zitzaion eta orduan jakin zuen emakumeak han ezin direla sukaldean sartu. Komunera abiatu zen orduan, eskuak garbitzera eta hara non, atea giltzaz itxia aurkitu zuen. Saiakeran ari zela, gizon bat irten zen gizonezkoen komunetik eta argibide tonu batez esan zion: “emakumeen komuneko giltza barran eskatu behar duzu”.

Ahaleginik gabe berriki bizitutako eta jasotako lau egoera honako hauek. Gogoeta egina dago.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902