Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Mikel Goenaga agurtu zuten atzo Astigarragan

Aste honetan zendu da, 57 urterekin, Astigarragako eta hamabi urtez Andoaingo apaiza izandakoa

Sábado, 19 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Astigarraga- Andoaingo eta Astigarragako Udal Korporazioek bere atsekabe sentitua eta dolumin-agurra luzatu diote bi herri horietako apaiza izandako Mikel Goenaga Telletxearen familiari.

Goenaga aste honetan hil da 57 urte zituela gaixotasun batengatik. Lur-ematea atzo egin zen Astigarragako kanposantuan 12.30ean eta elizkizuna arratsaldean, 19.00etan, burutu zen Astigarragako Andre Mariaren Zeruratzearen parroki-elizan.

Andoaingo Udalak idatzi baten bidez gogorazi duenez, hamabi urtez izan zen apaiz Andoaingo herri eliza ezberdinetan. Gainera, Askagintza elkarteko kide izateaz gain, Sorabilla auzoko erretoretxea harrera etxe moduan antolatu zuen, eta, drogomenpekotasun eta bazterkeria egoeran aurkitzen ziren pertsonen alde izugarrizko lana egin zuen.

Kartzeletara bisitak ere egiten zituen presoen bergizarteratzean lagundu asmoz eta arropa biltzen zuen kartzeletara ere eramateko.

“Bereziki azpimagarria da behar gehien zituzten pertsonen alde eta pertsonekin egindako lan guztia, nabarmendu dute Andoaingo Udaletik.

“Bazterketa sozialaren aurka pertsona aktiboa izan da bere bizi-tzan zehar. Faltan botako dugu bere lanerako grina eta bere umorea”, ziurtatu dute. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902