Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Euskalmeten arabera

Zaparrada tartekatuagoak izango dira igandean

 Bilbon 9 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez

EP - 2016(e)ko martxoaren 19a, larunbata - 17:29etan eguneratua

Dos viandantes caminan bajo la lluvia en Donostia.

Zaparrada tartekatuagoak izango dira igandean. (Foto: Iker Azurmendi)

Galería Noticia

Dos viandantes caminan bajo la lluvia en Donostia.

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, martxoaren 20an, ezegonkortasunak jarraipena izango badu ere, zaparradak tartekatuagoak izango dira eta hodeitza saretuago agertuko da. Goiz partean, hodeitza arindu eta une batzuetan ostarteak irekiko dira. Arratsaldean, berriz, haizeak ipar ukitua hartuko du, hodeiak trinkotu egingo dira eta han-hemenka zaparradak botako ditu, bereziki barnealdean eta mendi inguruetan. Baliteke ekaitzak jotzea punturen batean.

BILBO. Tenperaturan, ez da aldaketarik espero. Hiriburuetan, Bilbon 9 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 14 gehienez, eta Iruñean 5 gutxienez eta 15 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin;goizean hego-osagaia nagusituko da eta arratsaldean ipar-osagaia. Itsaso kizkurra eragingo du. Iparraldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu.

Itsasgorak 02:02an eta 14:28an izango dira, eta itsasbeherak 08:10ean eta 20:17an. Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902