Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ikastoletan sukaldaritza osasungarria sustatzeko

"Sukaldatu" proiektuak 1.200 ikasle izango ditu 2015-2016 ikasturtean

Proiektuaren helburua familiarteko sukaldaritza sustatzea da, elikadura osasungarria bultzatzeko bide egokia delakoan

2016(e)ko martxoaren 19a, larunbata - 17:25etan eguneratua

Galería Noticia

BILBO. Basque Culinary Centerrek (BCC), Ikastolen Elkarteak eta Eroskik "Sukaldatu" proiektuari eutsi diote 2015-2016 ikasturtean, eta Araba, Bizkai, Gipuzkoako eta Nafarroako 15 ikastolako 10 eta 14 urte bitarteko 1.200 neska-mutilek parte hartuko dute, gurasoekin batera. Proiektuaren helburua familiarteko sukaldaritza sustatzea da, elikadura osasungarria bultzatzeko bide egokia delakoan.

Asmo hori erdiesteko, 10-14 urteko ikasleek taldeka ikasiko dute kozinatzen, astebetez, euren ikastoletan. Sukaldaritzan murgiltzea da asmoa eta, hartara, talde bakoitzak egun batez ahalik eta gehiena ikasiko du sukaldaritzari buruz: erosketak egiten, urte sasoiko eta tokiko produktuak ezagutzen, janaria prestatzen eta prozesu osoa hasieratik amaierara barneratzen.

Antolatzaileek adierazi dutenez, ikasturte honetan, guztira, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako 15 ikastolako 10 eta 14 urte bitarteko 1.200 neska-mutikok eta haien gurasoek parte hartuko dute parte. Proiektuaren abiapuntua honako gogoeta hau da: elkarrekin kozinatzea eta jatea funtsezkoak dira familian eta heziketan, batez ere ikasleentzat.

Zehazki, sukaldaritzak arlo batzuetan duen eginkizuna nabarmendu nahi du proiektuak, sukaldaritzak "eragin handia" baitu, besteak beste, osasunean, familiarteko harremanetan eta tokiko aberastasunean, tokiko produktuen bidez. Osasunaren alorrean, garrantzi handikoa da osasunari lotutako jarraibideak txertatzea eguneko otorduen plangintzan, baita produktu freskoak erabiltzea eta sukaldaritzari denbora eskaintzea ere.

"Sukaldatu" programan, aste bateko lau goizetan lantegiak egingo dira hainbat ikasgelatako ikasleekin. Nutrizio jarraibideak eta elikatzeko ohitura osasungarriak ez ezik, tokiko eta urte sasoiko produktuak eta sukaldaritzari buruzko nozioak ere irakatsiko zaizkie. Neska-mutilek irakasleekin batera egingo dituzte erosketak, ondoren janaria lantegian prestatu eta, azkenik, kozinatzeko erabili duten eremua garbitu egingo dute.

Gainera, sukaldean aritu ondoren, prestatutako jakiak elkarrekin jango dituzte. Gurasoekin egingo diren saioei dagokienez, asteko bi arratsaldetan izango dira, Basque Culinary Centerreko irakasle baten eskutik.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902