Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Larrua izango da aurtengo Literaturiaren gai nagusia

Jaialdia maiatzaren 19tik 22ra bitartean egingo da Zarautzen, eta hainbat jarduera antolatuko dira

Sábado, 19 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:13h

donostia- Ekitaldiz beteta dator aurten maiatzaren 19tik 22ra ospatuko den euskal letren azoka, Literaturia. Larrua gaitzat harturik, hainbat idazlek eta musikarik hartuko dute parte, “Plazer hutsa” lelopean. Besteak beste, Miren Agur Meabek egingo du irekiera hitzaldia eta Eider Rodriguez eta Kirmen Uribe parez pare izango dira euren jardunari buruzko solasean. Harkaitz Canok Anne Sextonen poematan oinarrituriko Ene maite kuttunak ekitaldia aurkeztuko du, Iban Urizar musikaria eta Ainara Gurrutxaga aktorearekin batera;Itu Bandakoak ere Zarau-tzen izango dira, eta Ruper Ordorikak kontzertu berezi eta intimoa eskainiko du. Xabier Paya Nork hil du Andoni Egaña? liburuan oinarrituriko ikuskizunaren estrainaldiarekin etorriko da. Bestalde, poesia azpititulatzeko tailerrak segida izango du aurten ere.

Iazko arrakastari eutsi nahi diote antolatzaileek eta Zarautz udaberriko euskarazko liburuen erakusleiho bihurtzea. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902