Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Elkarrek antolatzen duen Zaitegi Saria abian da

Literaturako Nobel Sariak euskaraz argitaratzeko intentzioarekin sortutako itzulpengintza saria da

Sábado, 19 de Marzo de 2016 - Actualizado a las 06:13h

donostia- Urtero Literaturako Nobel Saria euskaratzera bideratutako Jokin Zaitegi Saria martxan da berriz. 2002an abiarazi zuten Elkar argitaletxeak eta AEDk, eta 2002tik 2012ra bitarteko Nobel saridunak euskaratu ziren beka honi esker. Urte pare batez bertan behera geratu zen saria, dirulaguntza falta zela eta, baina orain, Arrasateko Udalaren laguntzari esker, berriro ere martxan jarri da sari hau.

Aurtengo edizioan, 2015an Nobel Saria irabazi zuen Svetlana Aleksievitx idazle bielorrusiarraren Gerrak emakume-aurpegia du kronika-erreportaje zabal eta zirraragarriaeuskara-tzea izango da helburua eta partehartzaileek apirilaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dute Elkarren orrialdean dagoen lagin baten euren bertsioa, ezizen batekin.

Irabazleak 7.000 euroko saria jasoko du liburua itzultzeko, eta abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko du Elkar argitaletxean. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902