Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bizitza aktiboa sustatzeko logoa sortuko du Lezok

Lau proposamen ezberdin aurkeztu dira eta herritarrek hauen artean aukeratu beharko dute

2016(e)ko martxoaren 18a, ostirala - 06:14etan eguneratua

Lezo- Bizitza aktiboa eta osasuntsua bultzatzen dituzten ekimenak identifikatu eta herritarren bizi ohituretan txertatu ahal izateko marka sortuko du Lezoko Udalak. Hori horrela, aurkeztu diren lau logoen eta bi leloen artean bana hautatzeko aukera izango dute herritarrek astelehenera arte. Aukeraketa Lezoko Kultura bulegoan, Bekoerrota kiroldegian eta Lezoko anbulatorioan egin daiteke, horretarako prestaturiko orrietan.

Herritarren eta programa ezberdinetan parte hartu duten eragileen iritziak kontuan hartuta hautatuko da irudi berria.

Lezoko Udala, Eusko Jaurlari-tzako Osasun sailarekin eta Osakidetzarekin elkarlanean, bizi-tza aktiboa eta osasuntsua sustatu nahian ari da azken bi urteetan proiektu ezberdinetan. Egitasmo horien bidez “bizimodu aktibo” kontzeptuari arreta berezia eskaini nahi dio. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902