Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ETXEKO BERRIAK

Fruitu burruntziak prestatzen

elikadura osoasuntsua sustatzeko ekimenak martxan ditugu amaiurren

Testua eta argazkiak Amaiur Ikastola - 2016(e)ko martxoaren 18a, ostirala - 06:10etan eguneratua

Hiru urteko gelakoak, fruitu burrun-tziak egiteko prest.

Hiru urteko gelakoak, fruitu burrun-tziak egiteko prest.

Galería Noticia

Hiru urteko gelakoak, fruitu burrun-tziak egiteko prest.

2010-2011 ikasturtean hasi zen eskoletan fruta eta barazkiak jateko plana;ikasleek jaten duten fruta eta barazkien kopurua handitzeko asmoz eta, horrekin batera, haurtzarotik kontsumo ohitura osasungarriak landu. Obesitateari eta harekin loturiko gaitzei aurre egiteko estrategiak ere lantzen dira.

Helburu bikoitza lortu nahi da: batetik, produktu horien kontsumoa beherakada egelditzea eta, bestetik, Europar Batasunean obesitateari eta harekin lotutako gaitzei aurre egiteko estrategian lagundu

Plan honi gure Ikastolak hasieratik eman zion bere baietza eta ikasturte guzti hauetan parte hartu dugu, etenik gabe. Aste honetan bertan, programaren erakusketa dugu gure ikastolan eta hortaz baliatuz, gure HH 1. Mailako (hiru urteko) ikasle eta irakasleek fruta-broxeta edo fruta-burruntzia egin dute.

Fruituen eta barazkien inguruko gaia jorratu ondoren, bukaera emateko, eta hainbat sukaldari ezagun, errezeta goxo... landu ondoren, praktikan jarri dugu gure errezeta gozoena: FRUTA BROTXETA.

●Eta girotzeko, txikiak sukaldari bikainak bihurtu dira egun batez.

Fruta-burruntziaren errezeta erraza eta dibertigarria da, osasuntsua izateaz gain: kiwi, banana eta marrubiak eskuratu;ongi garbitu eta zuritu;fruitu guztiak moztu eta burruntzian sartu;gainetik txokolatea bota;eta jan!


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902