Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hamar gizon gaztetik zortzik aita izan nahi dute noizbait Euskadin

Seme-alabak nahi izatea ohikoagoa da emakumeen artean (%87,2) gizonen artean baino (%82,4)

EP - 2016(e)ko martxoaren 18a, ostirala - 12:36etan eguneratua

Galería Noticia

BILBO. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) seme-alabarik ez duten 30 urtetik beherako gizon gazteen %82,4k etorkizunean seme-alabak izan nahi dituztela diote. Hala ere, seme-alabak nahi izatea ohikoagoa da emakumeen artean (%87,2) gizonen artean baino (%82,4), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak jakinarazi dituen datuen arabera.

Zehazki, datuak seme-alabarik ez duten 15 eta 29 urte bitarteko 1.498 gaztek Gazteen Euskal Behatokiak 2015eko azaroan telefonoz egindako galdera sorta bati emandako erantzunetatik datoz.

Lehenengo seme edo alaba izateko adinik aproposena 29 urte da emakumeen ustez, eta 30 urte gizonen iritziz. Gainera, aita izan nahi dutenen ia laurdenak uste du ez dela aita izango adin horrekin. Dena den, oraindik aita ez diren baina izan nahi duten gizon gazteen ia laurdenak (%24,2) uste du ez duela helburu hori beteko nahi duen adinean, hau da, 30 urterekin, batez beste.

Ama ez diren baina izan nahi duten emakume gazteen kasuan, beren amatasuna atzeratu beharko dutela uste dutenen portzentajea (%26,9) aitatasuna atzeratuko litzaiekeela uste duten gizonen portzentajea (%24,2) baino altuxeagoa da.

Oro har, seme-alabarik ez duten baina izan nahi dituzten 30 urtetik beherako gizon eta emakumeen %25,5ek uste du ez direla horretarako deritzoten adinik egokienean aita edo ama izango. Aipatutako adin apropos horretara gerturatu ahala, gehiago dira desio hori ez dela beteko uste dutenen portzentajea, eta 25 eta 29 urte bitartekoen artean %31,4ra iristen da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902