Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Eskola jazarpenari buruzko “kronika nahiko komikoa”

Laida Martinez idazle bilbotarrak ‘Zomorroen kluba’ izeneko liburua plazaratu du Erein argitaletxearekin

2016(e)ko martxoaren 18a, ostirala - 06:15etan eguneratua

Laida Martinez idazlea, atzo, Donostiako Alde Zaharrean egin zuen aurkezpenean.

Laida Martinez idazlea, atzo, Donostiako Alde Zaharrean egin zuen aurkezpenean. (Ruben Plaza)

Galería Noticia

Laida Martinez idazlea, atzo, Donostiako Alde Zaharrean egin zuen aurkezpenean.

donostia- Teresa 13 urteko gaztea da eta ez du ikastolara joan nahi. Txikia eta beltzarana denez, ikaskide batzuek “labezomorro” esaten diote. Laida Martinezek, Zomorroen kluba izeneko bere liburu berrian, segurtasun falta, bullyinga eta adiskidetasuna bezalako gaiak jorratu ditu. Erein argitaletxearekin plazaratutako liburu hau 12-13 urtetik gorako gaztetxoentzat zuzenduta dago, eta derrigorrezko bigarren hezkuntzan kokatzen da istorioa, “konplejuz betetako adina baita, oso gatazkatsua”.

Hala ere, idazle bilbotarrak, liburuaren gaztelerazko bertsioarekin Malagako Haur Literatur Saria irabazi zuenak, ikuspuntu komiko bat eman dio kontakizunari, “adin honetako irakurleentzat oso garrantzitsua baita”.

Kronika formatuan idatzita, Teresa izeneko neskato baten istorioa kontatu du Martinezek;protagonistak eta bere bi lagun minak ez dira oso ospetsuak ikastolan eta besteak eurekin sartuko dira. Teresari “labezomorro” esaten diote, Aliciari, Teresa baino baxuagoa denez, “inurrierdi”, eta Paulari “armiarma” deitzen diote hanka eta beso argalak dituelako. Honela, hiruren artean Zomorroen Kluba sortu dute.

hainbat gaien lanketaLiburu hau idazterakoan, nerabezaroan gazteek izaten dituzten arazoak aztertu ditu Martinezek. “Horrela, hainbat gai landu nahi izan ditut: adibidez, segurtasun falta oso presente dago, Teresak uste baitu baxua izateagatik ez dela erakargarria”, azaldu du idazleak, eta bere ustez edertasuna barruan dagoela azpimarratu du.

Bestalde, eskola jazarpenaz hitz egin du, oso gai serioa iruditzen baitzaio. “Hala ere, protagonista barregarri uzten saiatuko dira ikaskideak, baina beraiek aterako dira galtzen”, azpimarratu zuen, honela, testuari komikotasuna eman diola azalduz. Azkenik, beste gai atseginago batzuk ere ageri dira liburuan, laguntasuna eta familia, esaterako, Teresa anima-tzen saiatuko direnak.

“Gaiak hasiera batean gogorra badirudi ere, nik uste dut oso liburu entretenigarria eta dibertigarria dela”, azpimarratu zuen haur eta gazte literaturan ibilbide oparoa duen idazle honek. - M.E.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902