Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
martxoaren 24tik 27ra arte

Jorge Javier Vázquezek bere bizitzako pasadizoak eszenaratuko ditu 'Iba en serio' ikuskizunean

Telebista aurkezle ezaguna eta Kiti Mánver antzezlea dira obra honetako protagonista nagusiak.

n.g. - 2016(e)ko martxoaren 18a, ostirala - 10:57etan eguneratua

Jorge Javier Vázquezek bere bizitzako pasadizoak eszenaratuko ditu 'Iba en serio'ikuskizunean.

Jorge Javier Vázquezek en 'Iba en serio'('Iba en serio')

Galería Noticia

Jorge Javier Vázquezek bere bizitzako pasadizoak eszenaratuko ditu 'Iba en serio'ikuskizunean.

Jorge Javier Vázquez kazetari eta telebistako aurkezlearen antzerki debuta gertatzen ari da Iba en serio antzezlanari helduta, eta horren bira Arriaga Antzokira dator Aste Santuan, noiz eta martxoaren 24an, 25ean, 26an eta 27an, ostegunetik igandera bitartean. Emanaldi guztiak 20:00etan izango dira azkena izan ezik, igandekoa, 19:00etan hasiko dena.

Jorge Javier Vázquezekin batera Kiti Mánver antzezlea nabarmentzen da eskenatoki gainean, Espainiako zinema onenaren ezinbesteko aurpegia eta antzerkiko izen handia. Biak dira Iba en serio lanaren protagonista nagusiak, Jorge Javier Vazquez beraren “La vida iba en serio” eleberrian oinarrituta dagoen ikuskizuna. 

“Iba en serio”, oroz gain, bizitzari egiten zaion gorazarrea da, musika-ikuskizun ausarta, Juan Carlos Rubiok idatzia eta zuzendua, Julio Awaden musika zuzendaritzapean. Antzezlan honetan Jorge Javier Vázquezek kontatuko dizkigu -edo, hobeto esanda- kantatuko dizkigu, bere bizitza pertsonal nola profesionalaren norabidea, bai eta bere izaera bera markatu duten pasadizo, gertakari, lagun eta etsaiak.

Aktore talde bikain batek lagunduta, bere bizitzako soinu-banda ezagutaraziko digu: musika-koktel ñabar eta txinpartatsu bat, zeinaren helburu nagusia baita publikoa dibertitzea eta publikoari sinetsaraztea ezen, zernahi gertaturik ere, aurrera jo beharra dagoela. Horregatik, beraz, kanta ezazu, egizu dantza, negar, eta bizi une bakoitza bete-betean.


SARRERAK

13 eta 45 euro artean

Salgai www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902