Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
euskaldunan, eguerdiko 12:00etan

Bilboko Musika Bandak Cesarini eta Hyldgaard interpretatuko ditu igandean

`Haurtzaroaren lilura ezagutzen´ da Pascual Vilaplana zuzendari titularrak zuzenduko duen kontzertuaren izenburua

n.g. - 2016(e)ko martxoaren 18a, ostirala - 10:52etan eguneratua

Pascual Villaplana zuzenduko du kontzertua.

Pascual Villaplana zuzenduko du kontzertua.

Galería Noticia

Pascual Villaplana zuzenduko du kontzertua.

Franco Cesarini eta Søren Hyldgaard konpasatzaileek ipuinen mundura eramango gaituzte gure haurtzaroa gogoratzeko Bilboko Udal Musika Bandaren eskutik. Igande honetan, martxoaren 20an, izango da, Euskalduna Jauregiko Auditorioan, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Bandako 45 interprete baino gehiagok `Haurtzaroaren lilura ezagutzen´ kontzertua eskainiko dute ikus-entzuleen aurrean. Sarrera 2 eurotan izango da eta jauregiko txarteldegian jaso daitezke kontzertuaren egunera arte, Kutxabank-eko kutxazainetan eta www.euskalduna.net webgunean.

BILBO. Kontzertuan, gonbidatu berezi gisa, bi konposatzaile garaikide garrantzitsu protagonista izango diren musika programa dinamizatuko duen Patxi Gonzalez antzezleak era hartuko du parte.

Kontzertuaren lehen partean, Franco Cesarini konposatzaile suitzarrak, 2003an idatzi zuen `Katu botaduna´ entzungo da. Lan hori, 1500ean Giovanni Francesco Straparolak eta ondoren 1697an Charles Perraultek argitaratu zuten izen bereko Europako ipuin herrikoian dago inspiratuta. Horrela, berriro entzungo da Cesariniren musika Euskalduna Jauregian, zuzendari eta konposatzaile suitzar handiak joan den otsailaren 7an zuzendu zuen kontzertu bikainaren ondoren. Egun hartan, `The Archangels´ izeneko bere lehenengo sinfoniaren mundu mailako estreinaldia eskaini zuen gure bandarekin.

Bigarren partean, Bandak Hyldgaard daniarrak, Hans Christian Andersen bere herrikide ospetsuaren ipuinetan inspiratuta, idatzi zuen suitea eskainiko du. Andersenek umeentzat idatzitako lanen artean `Ahatetxo itsusia´ edo `Sirenatxoa´ bezalako ipuin ezagunak daude.

1971n Muron (Alacant) jaioa, José Rafael Pascual Vilaplana, ospe handiko musikagile, irakasle eta zuzendaria da. 2015ko urtarrilaz geroztik, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularra da. `Batuta del Mtro. Tomás Boufartigue´ saria eman zioten (Habana, 1991). Lehen saria irabazi zuen Kerkradeko WMCko eta Birminghameko EBBAko Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketetan (Holanda, 1997 eta Ingalaterra, 2000). 2009tik hona, Istituto Musicale G.A. Fano de Spilimbergo (Italia) deritzon erakundeko ikastaroen Zuzendari Artistikoa da, eta irakasle gonbidatu lanean dihardu Trentoko (Italia) ISEBen eta Kolonbiako Kultura Ministerioaren Bizikidetzarako Musika Plan Nazionalean. Ganberako lanak, lan sinfonikoak, koralak eta antzerkirako musika intzidentala konposatu ditu, baita Balansiyyà. Bandarako musika biltzen duten 20 CD grabatuak ditu Audiart, RTVE, FLOC, TABALET eta DE HASKE zigiluekin.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902