Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Herri krosa lehiatuko da igande honetan Zestoan

38. edizioa izango da igandekoa, eta haurren lasterketaren ondoren, helduena iritsiko da 11.30ean 

2016(e)ko martxoaren 17a, osteguna - 10:42etan eguneratua

Zestoa. Zestoako Kirol Bazkuneko Atletismo taldeak eta Zestoako Udalak antolatuta, igandean jokatuko da Zestoako 38. herri krosa. Lehendabizi haurren proba izango da, 10.00etan, eta ondoren, helduen probak lehiatuko dira, 11.30ean. Lasterketa horretan bi distantzia izango dira;batetik, 2.770 metrokoa, eta bestetik, 8.630 metrokoa. Lasterketak herri barruko ibilbidean zehar egingo dira, gehiena asfaltoan, eta irteera eta helmuga herriko udaletxearen inguruan egongo dira. Dutxak, berriz, gizonezkoenak kiroldegian egongo dira, eta emakumezkoenak, herriko eskolan.

Izen-ematea duela aste batzuk zabaldu zen baina larunbat arte izena emateko aukera izango dute oraindik ere korrikalariek, www.herrikrosa.es webgunean eta 5 euroren truke. Lasterketa egunean ere egin daiteke 30 minutu lehenagora arte, baina orduan 10 euro ordaindu beharko dira. Bestalde, lasterkari guztiek dortsala lasterketa egunean jaso beharko dute Zestoako Udaletxe azpian. A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902