Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Errefuxiatuen aldeko ekintzak Azpeitian

Gaur ‘Denok deitzen gara Ali’ pelikula ikusi ahalko da eta bihar elkarretaratzea izango da Sanjuandegin

2016(e)ko martxoaren 17a, osteguna - 06:10etan eguneratua

azpeitia- Azpeitiko Elkar-Ekin taldeak Ekialde Hurbileko gatazketatik ihes egin nahian dauden errefuxiatuei babesa emateko hainbat ekintza antolatu ditu datozen egunetarako. Ekitaldiak herritar guztien partaidetzari irekita daude.

Elkar-Ekin taldeko lagunek Ongi etorri errefuxiatuak. Xenofobiarik ez lelopean antolatutako egitarauari hasiera emateko Denok deitzen gara Alipelikula ikusteko parada izango da gaur (21.00etan) Soreasu aretoan.

Bihar, berriz, elkarretaratzea izango da (19.00etan) Sanjuandegi auzoko Jose Antonio Agirre plazan.

Programari amaiera emateko, HH5, LH1 eta LH2 mailetako ikasleei zuzendutako ipuin kontaketa saioa izango da datorren astelehenean (18.00etan) Udal Liburutegian.

Errefuxiatuen egoeraren aurrean, Elkar-Ekin taldekoek uste dute herritarrek “hitza hartu eta kalera atera” behar dutela “klase politikoa presionatzeko”. Izan ere, “tragedia baten lekuko izaten ari gara eta klase politikoa geldirik dagoela ikusita, jarrera horrekin ez gaudela ados argi azaldu behar dugu”. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902