Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Familientzat janari-sortak egiteko deia egin dute Zizurkilen

Bihar eta larunbatean egin dute hitzordua boluntario taldearentzat Ernio Bidea 29an, Asteasurako bidean

2016(e)ko martxoaren 17a, osteguna - 06:10etan eguneratua

Zizurkil- Zizurkilgo Udalak jakinarazi duenez, boluntario taldea behar da asteburu honetarako Elikagai Bankuko janari-sortak egiteko. Oraingo honetan Ernio Bidea 29an egin dute hitzordua.

Hiru hilez behin egiten du Zizurkilgo Udalak, Aiztondo Gizarte Zerbi-tzuen bidez, oinarrizko beharrak dituzten zizurkildarrentzako elikagai banaketa. Guztira Zizurkilgo 70 familia inguruk eskuratzen dute janari-sorta. Horretarako, ezinbestekoa da boluntarioek sortak prestatzen egiten duten lana, eta hurrengo banaketa egiteko ere Zizurkilgo Udalak herritarren laguntza eskatu du.

Bihar eta larunbatean jarri dute hitzordua Ernio Bidea 29 helbidean, Talleres Amundarainen ondoan, Asteasurako bidean. Ostiralean 9.30etik 12.00etara eta 15.00etatik 17.00etara egingo dituzte sortak boluntarioek eta larunbatean, 10.00etatik 11.30era eta 11.30etik 13.00etara. Boluntario gisa parte hartu nahi duenak aurrez Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatera deitu beharko du, 943 693 930 telefono zenbakira, loteak egiteko txandak antolatu ahal izateko. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902