Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Dantzari txiki eta erromeria eguna ospatuko du Udaberrik

Euskal Herri osoko 400 neska-mutilek parte hartuko dute txikientzat antolatutako festan

2016(e)ko martxoaren 17a, osteguna - 06:10etan eguneratua

Miren Izagirre, Iñigo Azkue eta Amaia Beitia kideak aurtengo kartelarekin.

Miren Izagirre, Iñigo Azkue eta Amaia Beitia kideak aurtengo kartelarekin. (Udaberri)

Galería Noticia

Miren Izagirre, Iñigo Azkue eta Amaia Beitia kideak aurtengo kartelarekin.

Tolosa- Udaberri dantza taldeak dantzari txiki eta erromeria eguna ospatuko du larunbat honetan.

Euskal Herriko hainbat txokotako neska-mutilak plazaz plaza ibiliko dira 11.00etatik aurrera. “Hendaiatik (Lapurdi), Amurriotik (Araba), Lesakatik (Nafarroa) eta Errenteriatik (Gipuzkoa) bertaratuko dira dantzariak eta, tolosarrekin batera, 400 inguru izango dira”, adierazi dute taldekideek. Goizeko kalejirak amaitu eta Tolosako elkarteetan bazkaldu ondoren, emanaldia eskainiko dute, 16.30ean, plaza Berrian.

Haurrek helduei pasatuko diete gozamenaren lekukoa arratsaldean. Taldeko musikariek girotutako poteoa 19.30ean hasiko da plaza Zaharrean eta afaria 21.00etan izango da Zerkausian. Ondoren Zesuma taldearen erritmora dantza egiteko aukera izango da. Ekitaldi jendetsu bilakatu da eta 200 laguneko muga jarri dute. Txartelak salgai daude hamabost euroan Ikatza, Xirimiri eta Orbela tabernetan. Derrigorrezkoa ez bada ere, Udaberrikoek jantzi tradizionalekin joatea gomendatu dute. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902