Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Kamerarik gabe

Desapuntatu

Maddalen Iriarte - 2016(e)ko martxoaren 17a, osteguna - 06:09etan eguneratua

nire inguruko haur askori sarritan en-tzun izan diet, normalean eskolaz kanpo egiten diren ekintza edo egin beharretatik, izen emanda, apuntatuta zeuden horietatik “desapuntatu” egin nahi zutela. Musikatik, ingelesetik edo dantzatik, adibidez, “desapuntatu”. Eskolan ordu luzeak egin ondoren izaten dituzten beste egin behar horiek gogorrak izaten dira sarri eurentzat eta bidea aldapatsua izaten da askotan. Oso gertukoak izan diren haur horiei beti konpromisoaren garrantziaz hitz egin diet eta honetaz edo hartaz “desapuntatu” behar bazuten, gutxienez hitz emandako ikasturteari aurre egin behar ziotela, borroka apur bat egin behar zutela. Konpromisoak betetzeko direla.

Niri egun hauetan une batzuetan ere gertatu zait, europar izatea zaila iruditu zait, lotsagarria, “despauntatzeko” modukoa, tren horretan joatea zaila egiten ari zait. Gaur bertan Europako agintariek goi bileran berretsiko duten Europar Batasuna eta Turkiaren arteko akordioa la-tza iruditzen zait oso. Erabaki hauek hartzen dituen Europa horretako partaide naizenik pentsatze hutsak hotzikara sortzen dit.

Baina apuntatuta, gelditzea erabaki dut argi eta garbi. Konpromisoa erakustea eta gauzak alda-tzeko beste herritar batzuekin hausnarketa zabaltzea eta ekimenak bultzatzea. Aldarrikatu nahi dut herrien Europan, herritarrok, bertan bizi garen gizon emakumeok, badugula indarra eta salatu egiten dugula hiltzen uzten ari garen gizon, emakume, haur, gazte eta zaharren egoera. Zaila egiten zait irenstea Europa esanaz ahoa betetzen zaien horiek hartzen ari diren erabakiak. Europa pertsonak gara. Ez da proiektu ekonomiko bat, euroa erabiltzen dugunon herrialde multzo bat. Europa ez da Merkel edo Hollande, Cameron edo Brexita. Ez da hori bakarrik behintzat. Gu gara Europa, eta orain dugu aukera jarrera xenofobo hau, neurri batean Europa handi horrek berak sortua eta bultzatua, sala-tzeko, genozidio bihurtzen ari den hau geure bizkar hartzeko eta aurre egiteko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902