Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ostiral honetan

Guggenheim Museoak "Louise Bourgeois. Izatearen egiturak Gelak" inauguratuko du

Bilboko erakusketa BBVA Fundazioaren babesari esker egingo da

EP - 2016(e)ko martxoaren 17a, osteguna - 12:36etan eguneratua

Guggenheim Bilbao Museoak "Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak"erakusketa

Guggenheim Bilbao Museoak "Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak"erakusketa (AFP)

Galería Noticia

Guggenheim Bilbao Museoak "Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak"erakusketaGuggenheim Bilbao Museoak "Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak"erakusketaUna de las instalaciones de Bourgeois expuestas en Bilbao.Guggenheim Bilbao Museoak "Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak"erakusketa
  • Flecha Ver anterior
  • Flecha Ver siguiente

BILBO. Guggenheim Bilbao Museoak "Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak" erakusketa izango du ikusgai ostiral honetatik, martxoaren 18tik, irailaren 4ra bitartean. Louise Bourgeois (1911-2010) XX. mendean itzal handienetakoa izan zuen artistak bi hamarkadetan garatutako "eskultura obra berritzaileen eta sofistikatuen adibide zabala" izango da. Erakusketaren komisarioak Julienne Lorz eta Petra Joos dira.

Museo bilbotarrarekin lankidetzan Municheko Haus der Kunst museoak antolatutako erakusketan, "ikusleek barruko eta kanpoko munduak bereizten dituzten eta, kasu bakoitzean, mikrokosmos berezi bat irudikatzen duten emozioz betetako 28 gune arkitektoniko ezagutu eta esperimentatu ahal izango dituzte". Bilboko erakusketa BBVA Fundazioaren babesari esker egingo da, museoko arduradunek jakinarazi dutenez.

Louise Bourgeoisen ideiak eta berrikuntza formalak, hala nola artelanetan psikoanalisiaren eta feminismoaren inguruko nozioak txertatzea, lanen kopapena ingurumen instalazio gisa taxutzea eta antzezpenarekin lotutako formatuak lantzea, "gaur egungo artearen funtsezko elementu bihurtu dira". Horren adibide bikainak dira "Gelak". Bourgeoisek serie hau 1986an "Artikulatutako gordelekua" (Articulated Lair) piezarekin hasi zuen, eta 60 artelan berezi inguruz osatua dago.

Erakusketa hau dela eta, Ietik VIra zenbatutako "Gelak" lehen aldiz elkartu dituzte 1991tik, Pittsburgheko Carnegie International erakusketan lehen aldiz bildu zirenetik. "Cell" terminoa Carnegien erakusketa hura prestatzen ari zirenean sortu zen. Bourgeoisentzako ingelesezko "cell" hitzak hainbat esanahi ditu, organismo bizidun baten zelula biologikoa zein espetxe edo monasterio bateko banakako ziega esan nahi baitu.

Hiru urteren buruan, 1994an, artistak armiarma itxurako lehen eskultura egin zuen. Garai hartan 80 urte baino gehiago zituen arren, beste behin ere, bere lanerako metodoak berriro asmatzea eta bere pieza handienetako batzuk egitea lortu zuen, 1980an bere lehen estudio handia erosi ondoren. Ordura arte Chelseako bere etxean aritu zen lanean. Bertan, lau metro inguruko zabalerako espazioek erabat baldintzatzen zituzten bere eskulturen neurriak. Brooklyngo estudio berria oso egokia izan zen neurri handiko piezak lantzeko.

Estudioak ere material berri ugari erabiltzeko aukera eskaini zion Bourgeoisi. Horrela, bizilagunengandik eta artistaren bizitza pribatutik hartutako objektuak "Gelak" lanetan erabili zituen, hala nola aurretik bere estudioan kokatuta zegoen arropa fabrikako altzairuzko apalak (Artikulatutako gordelekua, 1986) edo bertako teilatutik hartutako ur biltegia (Likido preziatuak (Precious Liquids), 1992).

2005ean Brooklyngo estudioa utzi behar izan zuenean, bertan zegoen eskailera kiribila gorde zuen. Beranduago, 2008an, eskailera hori serie honetako azken lanean erabili zuen: "Gela (Azken igoera)" (Cell (The Last Climb)).

"Gelak" seriea aldi berean gogoratzeko eta ahazteko nahiaren inguruan mugitzen da. "Zure istorioa kontatu behar duzu eta ahaztu egin behar duzu. Ahaztu eta barkatu egiten duzu. Horrek askatu egiten zaitu", adierazi zuen behin Bourgeoisek.

IRAGANA

Horren haritik, "Gelak" seriean iraganeko esperientziei eta pertsonei egiten zaie erreferentzia. Artelanetan erabiltzen dituen orratz, hari eta ardatzak artistaren haurtzaroari eta bere gurasoen lanbideari lotuak daude, bere ama tapiz baliotsuak zaharberritzen aritzen baitzen.

"Gelak" lanetan utzikeria, traizioa eta galera ere aipatzen dira, neurri batean Bourgeoisek etxean bizitako tentsio handiaren ondorioz. Alde batetik, Louisen aitak ama familiako Sadie izeneko au pair-arekin engainatu zuen;Sadie eurekin bizi izan zen ia hamar urtez. Bestetik, ohiko rolak inbertituz, Louisek bere ama zaindu behar izan zuen;ama oso gaixo jarri zen eta bere osasuna okerrera nola egiten ari zen aitari ezkutatzen laguntzeko eskatu zion Louiseri. Horrela, elkarren aurka jarritako emozioen korapilo batean murgildu zen Louise: mirespena eta elkartasuna, amorrua eta ezintasuna.

Artistak berak bere obra bere trauma pertsonalekin erlazionatu zuen. 1982an Artforumerako testu autobiografiko ilustratu bat sortu zuen. Testuan bere haurtzaroko esperientzia traumatikoei buruz hitz egiten zuen. Garai horretan bertan, New Yorkeko Museum of Modern Art museoak jada 70 urte beteta zituen artista omendu zuen atzera begirako baten bitartez. Museoak atzera begirako erakusketa bat emakume bati eskaintzen zion lehen aldia zen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902