Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
“BASKIN” da bere lehenengo lan luzea

FANTek Can Evrenol zinegile turkiarrari emango dio Fantrobia saria

Bilboko Zinemaldiak 82 film jaso ditu mundu osoko 47 herrialdetatik bidalitakoak

n.g. - 2016(e)ko martxoaren 17a, osteguna - 11:14etan eguneratua

Can Evrenol, zinegile turkiarra.

Can Evrenol, zinegile turkiarra.

Galería Noticia

Can Evrenol, zinegile turkiarra.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, fantasiazko generoan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den pertsona aintzatesten duen Fantrobia Saria emango dio zinemaldian “Baskin” (2015), bere lehenengo film luzea, aurkeztuko duen Can Evrenol (Istanbul, 1982) zinegile turkiar gazteari. Ikus-entzuleak sufrimenduan eta erokerian oinarritutako munduan sartzen dituen filmak harrera bikaina jaso du kritikaren eta ikus-entzuleen aldetik parte hartu duen zinemaldi guztietan.

BILBO. Horrela, “Baskin” Sitgeseko zinemaldiaren azken edizioko lan arrakastatsuenetakoa izan zen. Horren aurretik harrera beroa jaso zuen, baita ere, Torontoko zinemaldiko Midnight Madness sekzioan eta Austingo (Texas) Fantastic Fest izenekoan. Azken jaialdi horretan zinegile hasi berri hoberenaren saria jaso zuen zuzendariak. Filma martxoaren 25ean estreinatuko da Estatu Batuetan, zine aretoetan eta VOD plataformaren bitartez.

2013an zinegile turkiarrak “Baskin” errodatu zuen, film luzera eman duen jauziaren oinarria izan zen film laburra. Baskin” lanak, meza beltzetan sakrifizioak egiten diren eraikin batera heltzen den polizia patruila baten infernuetara jaitsiera erakusten du. Baskin hitzak “polizia sarekada” esan nahi du turkieraz, eta istorio honek jarraipena egiten dio, gau batean, herri txiki batean operatibo bati laguntza eman diezaion dei arraroa jasotzen duen bost kideko taldeari. Bertan behera utzitako eraikin batean sartzean, bostak banandu egingo dira, eta bakoitza, itxuraz leku horretan zain zituzten izu pertsonalak jasaten hasiko da.

Gorkem Kasal, Ergun Kuyucu, Mehmet Cerrahoglu, Sabahattin Yakut, Mehmet Fatih Dokgoz eta Muharrem Bayrak dira, seguruenez ikus-entzule guztientzat egokia izango ez den odolez eta indarkeriaz betetako film horren protagonistak. Can Evrenoli emandako saria, Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, Estatukoa ez den zinegile bati sari hori ematen dion lehen aldia da.

Beste alde batetik, joan den asteartean, martxoaren 15ean, itxi zen 2016ko edizio honetara lehiaketara aurkeztutako filmak aurkezteko epea. Aurten FANTek 882 film jaso ditu, mundu osoko 47 herrialdetatik bidalitakoak. Herrialde horien artean daude Austria, Filipinak, Alemania, Georgia, Irak, Mexiko, Turkia, Serbia, Venezuela, Frantzia, Norvegia, Danimarka, Brasil, Irlanda, Belgika, Errumania, Zipre, Errusia, Iran, Portugal, Taiwan, Polonia, Argentina, Nepal, Italia, India, Eslovenia, Erresuma Batua…

Jaialdiaren antolatzaileek aukeratuko dituzte Sekzio Ofizialeko edo beste ziklo batzuetako film luze gisa programatu ahal izango direnak, eta FANT laburrean sekzioan lehiatuko diren eta ikus-entzuleen eta epaimahaiaren iritziz Film Labur Hoberenaren saria eskuratu ahal izango duten film laburrak. Lehiaketa horretan saritutako film bakoitzak 3.000 euro jasoko ditu. Horrez gain, 2.000 euroko beste sari bat egongo da, epaimahaiaren iritziz Euskal Film Labur Hoberena denarentzat. Aurten ere euskal film laburrek euren saio berezia izango dute.

Azkenik, zinemaldiak gogoratu nahi du Movistarrekin lankidetzan antolatu den telefono mugikorrarekin grabatutako film laburren lehiaketa berrirako lanak aurkezteko epea apirilaren 8ra arte luzatu dela.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902