Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Musika ikasteko aukera izango dute Oikiako eskolako haurrek

Zumaiako Musika Eskolak emango ditu klaseak Oikiako eskolan, apirilaren 6tik aurrera

Ane Roteta - 2016(e)ko martxoaren 16a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Ikasle, irakasle eta gurasoak, eta Sofia Oria, Musika Eskolako zuzendaria, atzo eskolaren atarian.

Galería Noticia

Ikasle, irakasle eta gurasoak, eta Sofia Oria, Musika Eskolako zuzendaria, atzo eskolaren atarian.

zumaia- Zumaiako Oikia auzoko haurrek zailtasunak izan ohi dituzte eskolatik kanpoko ekintzak egiteko;izan ere, Zumaiara edo inguruko beste herriren batera joan behar dute horretarako. Egoera horren aurrean, Zumaiako Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak eta Oikiako eskolak erabaki bat hartu dute elkarlanean, eta aurrerantzean, Oikia auzoko haurrek musika ikastaroak hartu ahal izango dituzte eskolan bertan, beste inora joan beharrik gabe. “Oikiarren egoera ikusita, pentsatu genuen, zergatik ez gara gu eskolara joaten eguerdiko tarteak aprobetxatuz?”, azaldu zuen atzo Sofia Oriak, Zumaiako Musika Eskolako zuzendariak. Hala, datorren apirilaren 6tik aurrera, eguerditan, jasoko dituzte klaseak lau urtetik gorako oikiarrek.

Eta aukera zabala eta anitza izango dute Oikiako txikienek;batetik, musika tailerra eta musika mintzaira izango dituzte, eta bestetik, instrumentu hauek izango dituzte aukeran: trikitixa, panderoa, pianoa, akordeoia, saxofoia, zeharkako flauta, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, baxua, tronpa, tronboia eta oboea. Musika tailerra eta musika mintzaira taldeka emango dituzte, eta instrumentu bakoitzarekin, berriz, klase indibidualak eskainiko dituzte.

Arrakasta izugarriaSofia Oria, Musika Eskolako zuzendaria, eta Itziar Garciarena, Oiakiko eskolako zuzendaria, “oso gustura” daude proiektu berri honekin, eta haurren eta gurasoen erantzuna ere izugarria izan dela azpimarratu zuen Garciarenak: “Niri aukera zoragarria iruditu zitzaidan, eta gurasoei komentatu nienean ere, berehala ikusi nuen prest zeudela. Ikasleen eta gurasoen erantzuna izugarria izan da”. Ikasle kopuruari begiratu beharrik ez dago arrakasta hori ikusteko: Oikiako eskolan 35 ikasle daude eta 21 haurrek eman dute izena, hau da, %75ak baino gehiago. Gainera, horietatik 6k ezin izan dute izena eman lau urte baino gutxiago dituztelako. “Ilusio handiarekin daude eta hasteko desiatzen”, gaineratu zuen Itziarrek. Bestalde, orain eskolako umeek soilik parte hartuko duten arren, etorkizunean Oikia osora zabaltzea da asmoa, eta helburuak Zumaiako Musika Eskolak dituen berberak izango direla azpimarratu zuen Oriak. Oraindik ikastaroak hasi ez diren arren, ekainean emanaldiren bat egingo dutela aurreratu zuten bi zuzendariak, “txikiei ilusio handia egingo die eta”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902