Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Nola bilatu kirolaren eta elikaduraren arteko oreka?

Nutrizioan aditua den Egoitz Garrok ‘Kirola eta elikadura’ hitzaldia eskainiko du bihar Zarauzko kiroldegian, 18.00etan

Ane Roteta - 2016(e)ko martxoaren 15a, asteartea - 06:07etan eguneratua

Egoitz Garro, makrobiotikako ikastaro batean.

Egoitz Garro, makrobiotikako ikastaro batean. (n.g.)

Galería Noticia

Egoitz Garro, makrobiotikako ikastaro batean.

zarautz- Kirola, osasuna eta emozioak zikloaren azken hitzaldia izango da bihar Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian. Prebentzio Zerbi-tzuak eta Kirol Sailak antolatuta, bi hitzaldi izan dira azken asteotan, eta bihar Kirola eta elikadura hitzaldia eskainiko du nutrizioan aditua den Egoitz Garrok. Aurreko bi hitzaldiak bezala, kiroldegiko hitzaldi aretoan izango da solasaldia, 18.00etan.

“Jarduera fisikoan oso garrantzi-tsua da elikadura, energia asko galtzen dugulako, eta oreka bat bilatu behar da elikaduraren eta kirolaren artean osasuna manten-tzeko”, azaldu du Egoitz Garrok. Hala, nola elikatu behar den azalduko du Garrok, baina hitzaldiaren mamia ez da horretara mugatuko, “kirola eta osasuna” baita hi-tzaldiaren gaia. Bestalde, kirola egiterako garaian, emakume eta gizonezkoen artean ezberdintasun ba-tzuk daudela azpimarratzen du adituak, hilekoa dela eta. “Emakumezkoek hilekoa dutenean odol asko galtzen dute, ahulezia bat dago gorputzean, eta orduan odola indartzeko moduan elikatu behar da. Horretaz gain, entrena-tzean ere erritmoa jaitsi behar da”, azpimarratu du. Eta zer egin bizi-tza osasuntsu bat izateko? Garrok zortzi gomendio aipatu ditu: “Gose zarenean jan, egarri zarenean edan, atseden hartu nekatuta zaudenean, hotzetik babestu, ongi sentiarazten zaituzten pertsonengatik inguratu, zure gustuko lana aukeratu, gustuko duzun lekuan bizi eta logurea duzunean lo egin”. Gai horiek gehiago sakontzeko aukera paregabea izango da, beraz, biharkoa.

Hitzaldira joan nahi duenak Prebentzio Zerbitzuan eman dezake izena 943 005 127 telefonora deituta edo prebentzioa@zarautz.eus helbidera idatzita. Dena den, izena eman gabe ere hitzaldira joateko aukera izango da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902