Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Turistak euskarara gerturatzeko hiztegi txikia kaleratu dute

Euskarazko hitz eta esaldi sinpleak jasotzen ditu beste zazpi hizkuntzatan eta 80.000 ale banatuko dituzte

2016(e)ko martxoaren 15a, asteartea - 06:07etan eguneratua

Turista bat mapa bat irakurtzen.

Turista bat mapa bat irakurtzen. (G. Estrada)

Galería Noticia

Turista bat mapa bat irakurtzen.

donostia- Egun on, gela bat nahi dutedokontua, mesedezesamoldeak ikasteko eta banketxea, udaltzaingoa, hondartzaedokomunabezalako hitzak ikasteko aukera izango dute hemendik aurrera bisitatzen gaituzten turistek. Dendetan, turismo bulegoan, hoteletan eta tabernetan banatuko dituzten euskarazko hiztegi txikiak horrelako hitz eta esamolde sinpleak jasotzen ditu eta beste zazpi hizkuntzatan itzultzen ditu: gaztelania, katalana, galiziera, frantsesa, ingelesa, italiera eta alemana.

Duela zortzi bat urte egin zuten an-tzeko hiztegi bat baina hura eguneratu eta osatu dute orain Udalak eta Bagera elkarteak elkarlanean, ostalarien eta merkatarien laguntzarekin eta 2016ko bulegoarekin batera (Euskarriak proiektuaren baitan). “Helburua turistak euskararen presentziaz ohartaraztea da eta hizkun-tza haiengana gerturatzea”, azaldu zuen atzo Miren Azkarate Euskara zinegotziak. Turistek horrela tabernetan, dendetan eta kalean idatzita ikusten dituzten hitzak ulertuko dituzte eta euskaraz saio batzuk ere egin ditzakete. Agurrak, leku izenak, ostalaritzari lotutakoak, egunak eta zenbakiak jasotzen ditu hiztegiak.

Glosarioaz gain, euskarari buruzko informazio gehiago ere jasotzen du hiztegiak eta formatu txikia duenez, poltsikoan eramateko modukoa da. Oraingoz 80.000 ale banatu dituzte eta dagoeneko 50 bat hoteletan eta 100 denda eta tabernetan eskuratu daiteke. Zinemaldian, Musika Hamabostaldian eta horrelako ekimenetan ere banatuko dute. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902