Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Omenaldia jaso du Maria Teresa Oronozek

Sendiko eta lagunekin batera, “eskertuta” azaldu da aurten Emeki elkartearen aitortza izan duen hondarribiarra

2016(e)ko martxoaren 15a, asteartea - 06:07etan eguneratua

hondarribia- Bizitza osoan egindako “lan isil baina baliotsuarengatik” omenaldia jaso zuen igande eguerdian Maria Teresa Oronoz Hondarribiarrak, Emeki elkarteak antolatzen duen Emakumearen Asteari amaiera emateko.

Sendiko eta lagunez inguratuta, eta alkatea eta Udaleko zenbait zinegotzi ere han zirela, Maria Teresa Oronoz “pozik eta eskertuta” agertu zen jaso duen omenaldi honekin. Lore sorta eta oroigarria jaso zituen Udalaren zein Emeki elkartearen izenean.

merituakTxalaparta eta trikitixa soinuen ondoren, Alaia Martin bertsolariak lehenengo eta ondoren Emekiko presidenteak, Leire Míguezek, Maria Teresa Oronozen merituak gogoratu zituzten: “Hamalau urterekin lanean hasi eta bizitza osoan neskame aritua bai hemen bai Iparraldean, eta familia aurrera ateratzeaz gain, Madalen karrikako jaien antolakuntzan zein Inauterietan biziki inplikatutako pertsona, aitortza merezi duena”. -X.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902